1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
26/2026 FORU DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ricardo Iribas Latour jauna, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2026ko apirilaren 1eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Ricardo Iribas Latour jauna, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko burua. Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Hezkuntza Departamentura, Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora, Hezkuntzako Gizarte Aseguruen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Hezkuntzako kontseilariaren ordez (Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren 6/2026 Foru Dekretua, martxoaren 20koa), Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2605102