8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3776/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2182/2024 Ebazpena eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2553/2024 Ebazpena. 2182/2024 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Blázquez Fernández jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaion; eta 2553/2024 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Blázquez Fernández jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 2750E/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 2182/2024 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Blázquez Fernández jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaion.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2553/2024 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Blázquez Fernández jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko martxoaren 19an emandako 72/2025 Epai irmoaren bidez, berretsi egin zen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren urriaren 24ko 210/2024 Epaia. Hala, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 4ko 1494E/2025 Ebazpenaren bidez, bete egiten da aipatutako 210/2024 Epai irmoa, eta kalifikazio epaimahaiari bidaltzen zaio, merezimenduen balorazioa egin dezan haren arabera.

2025eko azaroaren 11n, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak proposamen txosten bat eman zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren urriaren 24ko 210/2024 Epaia betearazteari buruz, eta bertan proposatu zuen ondoriorik gabe uztea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2182/2024 Ebazpenaren bidez Luis Antonio Blázquez Fernández jaunaren alde egindako izendapena, eta, ondorioz, baita izendapen horren indarrez Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2553/2024 Ebazpenaren bidez eman zitzaion borondatezko eszedentzia ere, zeina ez baita bidezkoa goian aipatutako 210/2024 Epaiaren betearazpenaren ondoren.

Aurrekoa kontuan hartuta, ondoriorik gabe uzten dira, alde batetik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2182/2024 Ebazpena, zeinaren bidez Luis Antonio Blázquez Fernández jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu baitzen, Laneko Medikuntzaren arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu baitzitzaion, eta bestetik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2553/2024 Ebazpena, zeinaren bidez Luis Antonio Blázquez Fernández jaunari borondatezko eszedentzia eman baitzitzaion Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2182/2024 Ebazpena eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2553/2024 Ebazpena, 2026ko urtarrilaren 2tik aurrerako ondorioekin. 2182/2024 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Blázquez Fernández jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaion; eta 2553/2024 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Blázquez Fernández jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan.

2. Ebazpen hau Luis Antonio Blázquez Fernández jaunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 126. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 122. artikuluarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura.

Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2516995