2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2026ko lan-egutegia
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2025eko azaroaren 13an egin ohiko bilkuran aho batez onetsi zituen Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2026. urterako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.
ERABAKITZEN DA:
"Lehenbizikoa.–Onestea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileentzako 2026ko lan-egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira asteguneko jaiegunak, eta egun hauetan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 2a: Zubia.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: Aitaren eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Pilare eguna.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 7a: Zubia.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira 2026an, epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urtarrilaren 2a eta abenduaren 7a, horiek jaiegun izanen baitira lan egin beharreko urteko ordu kopurua kalkulatzeari dagokionez, baina baliodunak.
Urteko lanorduen banaketa doitzeko, Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunean aritzen diren langileek 14 orduko poltsa izanen dute, zerbitzuaren beharren arabera, urtean barrena erabiltzekoak.
Hirugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea".
Ziraukin, 2025eko abenduaren 18an.–Batasuneko burua, Asier Ruiz de Arcaute Urcelay.
Iragarkiaren kodea: L2516675