2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena
Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 31n egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2026rako hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketari. Gaur egun Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak ematen du zerbitzua hiri-hondakin solidoak kudeatzeko, baina zerbitzu hori Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateak emanen du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bortzirietako Mankomunitatearen Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Estatutuen aldaketa behin betiko onartu ondoren erabaki zen bezala. Aldaketa hori 2025eko abuztuaren 14ko 162 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Erabakia argitaratu zen 2025eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko azaroaren 10ean, eta jendaurreko aldian inork ez zuenez erreklamaziorik aurkeztu, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aldaketa hauek indarrean sartuko dira 2026ko urtarrilaren 1ean.
Horrenbertzez, aplikatuko diren bilketa tasen zerrenda hauxe da:
ERABILTZAILEEN ETA TASEN MAILAK 2024 | TARIFA (euroak) |
ETXEBIZITZAK |
Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era iraunkorrean bizi ala ez | 129,20 |
Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora bitarte dauden baserriak | 109,82 |
Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak | 90,44 |
MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK |
1. Elikagaien eta etxetresna elektrikoen sektorekoak ez direnak: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak, eraikin publikoak | 146,30 |
2. Elikagai dendak (harategiak, arrandegiak, janari-dendak), etxetresna elektrikoen dendak eta farmaziak | 287,14 |
3. Autozerbitzuak | 437,94 |
OSTATUAK |
1. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltegiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m²ko edo gutxiagoko azalera dutenak | 291,84 |
2. 30 m² baino azalera handiagoko ostatuak eta janari denda daukaten ostatuak | 584,18 |
3. Pub eta diskotekak | 729,74 |
JATETXEAK |
1. Modu iraunkorrean irekiak dauden elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak | 729,74 |
2. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak | 1.314,06 |
LANDETXEAK |
1. 6 toki edo gutxiagokoak | 146,30 |
- Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora bitarte dauden landetxeak | 124,36 |
- Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak | 102,42 |
2. 6 toki baino gehiagokoak | 292,72 |
- Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora bitarte dauden landetxeak | 248,82 |
- Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak | 204,90 |
HOSTALAK |
1. Hamar logela edo gutxiagokoak | 1.021,32 |
2. Hamar logela baino gehiagokoak | 1.459,40 |
MERKATARITZAKO SALTOKIAK |
Opariak bakarrik saltzeko | 728,82 |
Janari-dendak eta/edo ostatudunak | 1.459,40 |
Jatetxedunak | 2.189,28 |
LANTEGIAK |
4 langile bitarte | 146,30 |
5-10 langile bitarte | 291,84 |
11-30 langile bitarte | 729,74 |
31-60 langile bitarte | 1.459,40 |
61-150 langile bitarte | 2.189,28 |
151-300 langile bitarte | 4.148,22 |
300 langile baino gehiagorekin | 6.114,18 |
ZERBITZU BEREZIAK |
Norberaren erabilerarako edukiontzia | 1.418,26 |
Etxalarren, 2025eko abenduaren 26an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2517160