2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntzako zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2026rako. Hasierako onespena
Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea etxeko laguntzako zerbitzuaren tasetan, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Altsasun, 2025eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.
Iragarkiaren kodea: L2516768