1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3245/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez akats material bat zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2706/2025 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen arkitekto lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 16an emandako 2706/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen arkitekto lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.
Ebazpen horren II. eranskinean jasotzen den gai-zerrendako 5. gaiaren izenean akats bat egin dela oharturik, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluan xedatutakoaren babesean.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2706/2025 Ebazpenean atzemandako akats materiala (ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen arkitekto lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako), honela:
Honela dioen tokian:
"5. gaia. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena".
Honela behar du:
"5. gaia. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena. I. zatia eta II. zatia: Oinarrizko dokumentuak".
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriaren deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus).
3. Ebazpen hau eta eranskinak jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2516849