8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Ordenantza fiskalak 2026rako. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea ordenantza fiskaletan, 2026rako.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez jartzeko izapidea; epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uxuen, 2025eko abenduaren 18an.–Jarduneko alkatea, María Victoria Tellechea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2516758