2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen salerosketa eta lantegi-garbitegia
Aditzera ematen da jarduera sailkaturako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea –haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak– eta hura garatzen duen Erregelamendua –onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez–):
Espediente zenbakia: 17/2025/AACC.
Sustatzailea: Arsakos Casajús SL.
Jarduera: ezartzea ibilgailuen salerosketaren eta lantegi-garbitegiaren jarduera.
Tokia: AA4 poligonoa, Viosas ibaiaren bidea (ibilgailuendako sarbidea alboko bidetik, Corellako errepideraino, atzealdean) (6. poligonoa, 674. lurzatia).
Lizentzia eman den eguna: 2025-12-19.
Tuteran, 2025eko abenduaren 19an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2516851