8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2026rako zerga-tasak

Tafallako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,332.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Haztapen indizeak:

  • 03HC-04HC balio eremuak: 1,40.
  • 06CC-07CC balio eremuak: 1,389.
  • 01HC-02HC-05CC-08AA-09AA-10AA-11UU balio eremuak: 1,36.
  • 12II-13II-14OO-00DD balio eremuak: 1,32.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %15, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • %0,25 lehenbiziko urtean.
  • %0,50 bigarren urtean.
  • %1,50 hirugarren urtean eta hurrengoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2516894