2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako. Jendaurrean jartzea
Sartagudako Udalak, 2025eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, eta halaber onetsi zuen aldatzea tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sartagudan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2516991