8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Ribaforadako Udalak, 2025eko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aldatzea karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2026rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–Zergak.

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,305eko zerga-tasa (hiri-lurrerako eta landa-lurrerako).

1.2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalak 1,4ko indizea ezarri du zergaren gutxieneko kuoten gainean, baliatuta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 154. artikuluan aitortua duen ahalmena.

1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulazio-zerga: aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak onesten dituen zenbatekoak 2026ko ekitaldirako zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen artikuluetan indarrean direnak aldatzea), edo, bestela, 2025ko ekitaldirako ezarri zirenek jarraituko dute indarrean.

1.4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4ko karga-tasa ezarri da.

1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

Sortzapenaren unean lursailaren balioari aplikatu beharreko koefizienteak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan azken eskualdaketatik igarotako urte kopuruaren arabera ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira, 2025eko ekitaldirako eguneratuak, baldin eta zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legean eguneratze hori egiten bada 2025erako. Aldaketarik gertatzen ez bada foru-lege horretan, 2025erako ezarritakoak aplikatuko dira.

Honako karga-tasa hauek finkatu dira:

URTEAK

KARGA-TASAK

2026

20 edo gehiago

%12

19

%14

18

%25

17

%25

16

%25

15

%25

14

%25

13

%25

12

%25

11

%25

10

%25

9

%25

8

%25

7

%14

6

%13

5

%13

4

%13

3

%13

2

%13

1

%13

urtebetetik behera.

%12

1.6. Etxebizitza hutsen gaineko zerga. Tarifa hauek ezarri dira:

–Lehen urtea Etxebizitza Hutsen Erregistroan: %0,25.

–Bigarren urtea Etxebizitza Hutsen Erregistroan: %0,50.

–Hirugarren urtea eta ondorengoak Etxebizitza Hutsen Erregistroan: %1,5.

2.–Tasak eta prezio publikoak.

2.1. Ibien tasak:

–Metro lineal bakoitzeko: 23,00 euro.

–Ibien plaken prezioa: 20,00 euro.

2.2. Ibilgailuen errodaje tasa:

–Motokultoreak: 30,09 euro.

–Traktoreak, 40 cv-ra arte: 57,63 euro.

–Traktoreak, 40 eta 60 cv artean: 71,40 euro.

–Traktoreak, 60 eta 80 cv artean: 85,17 euro.

–Traktoreak, 80 cv-tik gora: 100,98 euro.

–Uzta-makinak: 110,16 euro.

2.3. Abandonatutako ibilgailuak eramateko tasa:

–Tasa, eramandako ibilgailu bakoitzeko: 210,00 euro.

2.4. Jabari publikoa okupatzeko tasak:

–Asteko merkatu txikia:

  • Modulu finkoak/urtean: 580 euro.
  • Eguneko saltokiak: 14 euro eguneko.

–Jaietako ibilgailua, atoia edo atrakzioa:

  • San Bartolome: 200 euro.
  • San Blas: 80 euro.
  • Gainerako jaietan: 30 euro eguneko.

–Merkatu txikiko postua jaietan: 14 euro eguneko.

–Merkatu txikiko ibilgailua, atoia edo postua urteko gainerako egunetan:

  • Eguneko postua lanegunetan: 7 euro eguneko.
  • Postua jaiegunetan: 14 euro eguneko.

2.5. Jabari publikoa obrengatik okupatzeko tasak:

–Espaloia, lehen 2 hilabeteak: 4,59 euro eguneko.

–Espaloia, 2. hilabetetik aurrera: 5,61 euro eguneko.

–Kale erdia, lehen hamabost egunak: 4,59 euro eguneko.

–Kale erdia, hurrengo bi hilabeteetan: 9,18 euro eguneko.

–Kale erdia, 2. hilabetetik aurrera: 19,38 euro eguneko.

–Kale osoa, lehen hilabetea: 10,20 euro eguneko.

–Kale osoa, hurrengo bi hilabeteetan: 19,89 euro eguneko.

–Kale osoa, lau hilabetetik aurrera: 51 euro eguneko.

2.6. Hilerriko tasak:

–Hiru nitxo ematea blokean: 1.700,00 euro.

–Kolunbarioa: 250 euro.

2.7. Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak:

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 55 euro.

–Banantzeko lizentzia: 55 euro.

–Obra lizentzia: 27 euro.

–Jarduera-lizentzia: 110 euro.

–Abeltzaintzako instalazioetarako baimena: 50 euro.

–Irekitzeko lizentzia: 55 euro.

–Ezkontzako tasa 95 euro.

–DIN-A4 neurriko fotokopia (zuri-beltzean): 0,20 euro.

–DIN-A4 neurriko fotokopia (koloretan): 1 euro.

–DIN-A3 neurriko fotokopia (zuri-beltzean): 0,40 euro.

–DIN-A3 neurriko fotokopia (koloretan): 2 euro.

–Konpultsa: 1 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Ziurtagiri historikoa: 5 euro.

–Erroldatze agiria: 1 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Faxa: 1 euro.

–Udal agirien kopiak CDan: 5 euro.

–Ordainagirien kopia: 0,50 euro.

–Karabinetarako baimena: 10 euro.

–Hirigintza-txostenak: 30 euro.

–Xehetasun-azterketa izapidetzeko tasa: 100 euro.

–Udal planeamenduko tresnak, birpartzelazio proiektuak, urbanizazio-proiektuak eta kostuak banatzeko proiektuak izapidetzea: 200 euro.

–Animalia potentzialki arriskutsua edukitzeko lizentzia: 25 euro.

–Peñen erabilerarako lizentzia: 50 euro.

–Instalazioetan sartzeko txartelaren kopia: 4 euro.

2.8. 0-3 urtekoendako haur-eskolako tarifak:

–Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

2.9. Eguneko zentroaren tasak:

–Egun osoa: 1.277,20 euro hilean.

–A motako egonaldi partziala (egunaren 2/3): 851,50 euro hilean.

–B motako egonaldi partziala (egunaren 1/3): 425,75 euro hilean.

(Egonaldi hitzartuetan, Open House delako erabakian ezarritako tarifak aplikatuko dira).

–Eguneko zentrora joateko garraio-zerbitzuaren tasa: 206,40 euro hilean.

(Garraio-zerbitzu hitzartuetan, Open House delako erabakian ezarritako tarifak aplikatuko dira).

–Atseden emateko zerbitzuaren tasak:

  • Lanegunetan:
    • 1 ordu: 3,17 euro.
    • 2 ordu: 6,34 euro.
  • Egun osoa, otordua barne: 32,11 euro eguneko.
  • Egun erdia (5 ordu), otordua barne: 22,62 euro eguneko.
  • Egun erdia (5 ordu), otordurik gabe: 15,40 euro eguneko.

–Atseden hartzeko zerbitzuko garraioaren tasa:

  • Joan-etorriko bidaia: 9,36 euro egun eta erabiltzaile bakoitzeko.
  • Joateko bidaia edo etortzeko bidaia bakarrik: 4,68 euro egun eta erabiltzaile bakoitzeko.

2.10. Erretirodunentzako jantokia:

–Erretiratuen etxean zerbitzatutako otordu bakoitzeko: 5,50 euro.

–Etxera eramaten den otordu bakoitzeko: 6 euro.

2.11. Lokal publikoak erabiltzeko tasak:

–Kiroldegia (Ribaforada Arena):

  • 200 lagun bitarteko taldeendako: 550 euro eguneko.
  • 201 eta 500 lagun arteko taldeendako: 750 euro eguneko.
  • 501 eta 1000 lagun arteko taldeendako: 1.000 euro eguneko.
  • 1001 lagunetik gorako taldeendako eta leku guztiak bete arte: 1.250 euro eguneko.

300,00 euroko fidantza jarri beharko da, instalazioak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko. Arduradunek instalazioak ongi daudela ziurtatu eta gero, fidantza hori itzuli eginen da.

–Kultur etxea:

  • Kultur etxeko halla erabiltzea, aulkirik gabe: 100 euro eguneko.
  • Kultur etxeko halla erabiltzea, aulkiekin: 150 euro eguneko.
  • Udaletxeko bilkura aretoa erabiltzea: 100 euro eguneko.

–Gainerako toki publikoak:

  • Bilera eta jarduera puntualak, gehienez ere 2 ordukoak: 10 euro/bilera.
  • Bilera eta jarduera puntualak, gehienez ere 5 ordukoak: 20 euro/bilera.
  • Aldi baterako eta/edo urteko erabilerarako: 6 euro orduko. Aldi baterako erabileratzat hartzen dira irabazi asmoarekin egiten diren jarduerak eta astebete baino gehiago irauten dutenak. Horrela bada, eta egun baten barrenean betiere, eta orduak segidakoak badira, bigarren ordutik aurrera tasa 3 euro ordua izanen da.
  • Aurreko ataletan aipatu ez diren ospakizunetarako: 150 euro eguneko.

–Auditoriuma:

  • 3 ordu bitarteko bilerak: 80 euro/bilera.
  • Beste erabilera batzuk (5 ordura arte): 180 euro/bilera.
  • Beste erabilera batzuk (5 eta 10 ordu artean): 250 euro/bilera.

2.12. Udalaren materialak erabiltzea:

–Erretxinazko mahaiak. Fidantza: 10 euro/unitatea. Birjartzeko prezioa: 50 euro/unitatea.

–Zurezko aulkiak. Fidantza: 2 euro/unitatea. Birjartzeko prezioa: 15 euro/unitatea.

–Agertokiak; 2x1-eko moduluak, 4 hanka luzagarrirekin. Fidantza: 20 euro/modulua. Bijartzeko prezioa: 200 euro/modulua.

Mailegatutako materiala garraiatzeko eskatzen bada, 30 euroko tasa ordaindu beharko da.

2.13. Igerilekuak:

–Abonuak helduentzat (18-64 urte): 50 euro.

–65 urtetik gorakoentzako abonua: 40 euro.

–Abonuak gazteentzat (13-17 urte): 40 euro.

–Abonuak haurrentzat (6-12 urte): 33 euro.

–Haurren sarrera (6-12 urte): 3 euro.

–Gazteen sarrera (13-17 urte): 5 euro.

–Helduen eta 65 urtetik gorakoen sarrera: 6 euro.

–Hileko abonua haurrentzat (6-12 urte): 22 euro.

–Hileko abonua gazteentzat (13-17 urte): 27 euro.

–Hileko abonua helduentzat (18-64 urte): 32 euro.

–Hileko abonua 65 urtetik gorakoentzat: 27 euro.

Hileko abonuen indarraldia hasiko da aktibatzen diren egunetik aurrera, eta indarrean egonen dira hurrengo hilabetearen egunaren bezperara arte.

2.14. Azterketa eskubideak:

–Azterketa eskubideak: 6,00 euro.

2.15. Ehiza barrutia:

Herriko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne)

200,00 euro

Kanpoko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne)

650,00 euro

Urteko tasa untxien kalteak direla-eta (metodo hauen bidez baino ez: hudoz lagunduta, eskopetekin eta sareen bidez)

250,00 euro

Hilabeteko tasa untxien kalteak direla-eta (metodo hauen bidez baino ez: hudoz lagunduta, eskopetekin eta sareen bidez)

40,00 euro

14-16 urteko herriko ehiztariak (16 urte betetzen dituzten arte)

Doako baimena

16-18 urteko herriko ehiztariak (18 urte betetzen dituzten arte)

%50eko hobaria baimen guztien tasetan

65-78 urteko herriko ehiztariak (78 urte betetzen dituzten arte)

%10eko hobaria herriko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa

78 urtetik gorako herriko ehiztariak (78 urte betetzen dituztenetik aurrera)

%50eko hobaria herriko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa

Hudoak dituzten herriko ehiztariak (txertaketa-txartela dutela frogatu behar dute)

15,00 euroko hobaria hudo bakoitzeko (hobaria gehienez ere 3 hudori aplikatuko zaie)

2.16. Gazteen txokoaren eta gazteen etxearen tasak:

–Gazteen etxearen kuota: 55 euro hiruhilekoan.

–Gazteen txokoaren tasa: 55 euro hiruhilekoan.

–Eguneko sarrera, bazkide ez direnentzat: 8 euro eguneko.

Familia-unitate bereko kide bakoitzeko kuota bi edo gehiago ordaintzen badira, 5,00 euroko deskontua aplikatuko da kuota bakoitzeko.

Hiruhileko naturalarekin bat ez datozen zerbitzuengatiko tasak hainbanatu eginen dira, emandako zerbitzu-aldiaren arabera.

Cabanillas, Fustiñana eta Ribaforadako gazteen txokoetako erabiltzaileak doan sartu ahal izango dira erakunde horietako edozeinen espazioetara, baldin eta beren herrietan bazkide direla egiaztatzen badute eta hiru herrien artean nahitaezko hitzarmena sinatuta badute.

Tasen %70eko hobaria ezartzen da dibertsitate funtzionala duten zerbitzuaren erabiltzaileentzat, baldin eta behar bezala egiaztatzen bada ezin dela zerbitzu hori aprobetxatu gainerako erabiltzaileen baldintza berberetan. Ribaforadako Udalak enpresa kudeatzailearen irizpidea kontuan hartuko du erabiltzailea zerbitzuan onartzea bidezkoa den ala ez ebaluatzerakoan.

2.17. Kirol instalazioen erabilera: gimnasioa, frontoia eta pistak:

MUSKULAZIO GIMNASIOA ETA SAUNA*

Urteko abonua

200,00 euro

Hiru hileko abonua

60,00 euro

Hilabeteko abonua

30,00 euro

Eguneko sarrera

5,00 euro

MAKINA GELA + JARDUERAK**

Urteko abonua

260,00 euro

Hiru hileko abonua

80,00 euro

Hilabeteko abonua

35,00 euro

Klase pertsonalak (hilabeteko abonua)

25,00 euro

PILOTALEKUA ETA KANPOKO PISTAK***

Pilotaleku estalia

10 euro ordu bakoitzeko

Tenis pista

2,50 euro, ordu eta lagun bakoitzeko.

Soropil artifizialeko pistak

20 euro ordu bakoitzeko

(*) Muskulazio gimnasiorako eta saunarako abonuak erosten dituztenek 65 urte baino gehiago badituzte, %50eko hobaria aplikatuko zaie.

(**) Erabiltzaileak 13 ordu egiten ahalko ditu proposatutako jardueren barruan (goizez 3 jarduera proposatuko dira eta 10 arratsaldez, hainbat ordutegitan), baina horretarako erreserba egin beharko du aldez aurretik. Jarduerak eta ordutegiak eskariaren arabera aldatuko dira.

(***) Frontoi estalia eta soropil artifizialeko pista erreserbatzea/erabiltzea salbuetsita dago Ribaforadako kirol-zentroko abonatuen tarifetatik.

PADEL PISTA

Padel pista (1,5 ordu)

4 euro lagun bakoitzeko

Padel eskolak (10 saio), kirolguneko bazkide ez direnentzat

110 euro hiruhilekoan

Padel eskolak (10 saio), kirolguneko bazkideentzat

70 euro hiruhilekoan

Padel eskolak (10 saio), 8 eta 14 urte artekoentzat

70 euro hiruhilekoan

Deskontuak ez dira metagarriak. Beste kirol-jarduera batean izena emanda dauden eta gimnasioko bazkide ez diren pertsonek baino ez dute izanen eskubidea jarduera anitzengatiko deskonturako; izan ere, bazkideek 40 euroko deskontua dute kuotan, eta 8 eta 14 urte bitartekoek ere ez dute beste deskonturik izanen, 40 euroko deskontua baitute adingabeengatik.

–"Kirol errezeta" programa (iraupena: 10 hilabete):

  • Kirolguneko abonatuak: 20 euro/ordu.
  • Kirolguneko abonatuak ez direnak: 60 euro/ordu.

"Kirol-errezeta" programaren erabiltzaileak, kirolguneko abonatuak ez badira, programa garatzen den ordutegietan soilik sartu ahal izango dira, betiere haien preskripzioaren barruan.

2.18.–Ribaforadako Kiroletako Udal Kontseiluaren tasak:

KIROL JARDUERAK

1 orduko edo 45 minutuko jarduera astean (urte osorako inskripzioa)

10,00 euro hilean

2 orduko edo 90 minutuko jarduera astean (urte osorako inskripzioa)

20,00 euro hilean

3 orduko jarduera astean (urte osorako inskripzioa)

30,00 euro hilean

1 orduko edo 45 minutuko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa)

11,50 euro hilean

2 orduko edo 90 minutuko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa)

23,00 euro hilean

3 orduko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa)

34,50 euro hilean

Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa)

40,00 euro hiruhilekoan

Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa)

60,00 euro hiruhilekoan

Igeriketa

50,00 euro/ikastaroa

Aquagym eta kick boxing, udan

35,00 euro/ikastaroa

"Joya San Bartolomé" lasterketa (inskripzio-kuota)

5,00 euro

EKIPOAK

Futbola: benjamin mistoa, kimuak, haurrak, kadeteak eta emakumezkoen senior maila: 2 egun astean eta entrenamendua

250,00 euro/denboraldia

Gazteen futbola: 2 egun astean eta entrenamendua

275,00 euro/denboraldia

Saskibaloia: 2 ordu astean partidak asteburuetan

250,00 euro/denboraldia

Federazioaren fitxa eta mutualitatea**

Ribaforadako txirrindularitza kluba (bazkideen urteko kuota)

20,00 euro urtean

(**) Federazio-fitxei eta mutualitateei dagozkien tarifak federazio bakoitzak kirol-kategoriaren eta -modalitatearen arabera ezarritako zenbatekoaren %50 izanen dira.

2.19.–Musika Eskolako tasak:

(2024ko tarifei eusten zaie).

Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadako eta Fustiñanako udaletan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.

Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei (16 urtetik gorakoak) 3,50 euroko hobaria emanen zaie.

Familia ugariak: %33ko hobaria.

Bigarren musika-tresna aukeratzen duen ikasle bakoitzari %20ko hobaria aplikatuko zaio musika-tresna horretan. Deskontu hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariaren deskontuari.

Oro har, hobariak ezin dira metatu.

RIBAFORADAKO ETA
FUSTIÑANAKO IKASLEAK

GAINERAKO HERRIETAKO IKASLEAK

HAURRAK (16 urte arte)

Musikaren hastapenak, 1. eta 2. mailak (30 minutu astean)

23,52 euro hiruhilekoan

31,05 euro hiruhilekoan

Musikaren hastapenak, 3. maila (45 minutu astean)

33,61 euro hiruhilekoan

44,36 euro hiruhilekoan

Musikaren hastapenak, 1. eta 2. mailak (ordu 1 astean)

43,68 euro hiruhilekoan

57,65 euro hiruhilekoan

Musika hizkuntza (2 ordu astean)

67,20 euro hiruhilekoan

88,70 euro hiruhilekoan

Jota eskola (ordu 1 astean)

47,04 euro hiruhilekoan

62,09 euro hiruhilekoan

Musika hizkuntza + musika-tresna (2 ordu astean musika hizkuntza, ordu erdi astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, ordu 1 musika-tresnen taldea)

45,36 euro hilean

59,87 euro hilean

Musika-hizkuntza + musika-tresna (2 ordu astean musika hizkuntza, 45 minutu astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, 1 ordu musika-tresnen taldea)

52,09 euro hilean

68,76 euro hilean

Musikaren hastapenak, 2. maila + musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna banaka)

37,51 euro hilean

49,52 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

34,73 euro hilean

45,83 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (45 minutu astean)

48,62 euro hilean

68,14 euro hilean

HELDUAK (16 urtetik gora)

Musika hizkuntza (ordu 1 astean)

43,68 euro hiruhilekoan

57,65 euro hiruhilekoan

Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna)

42,55 euro hilean

56,19 euro hilean

Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta 45 minutu astean musika-tresna)

57,96 euro hilabetean

76,51 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

38,64 euro hilean

51,52 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (45 minutu astean)

54,10 euro hilean

71,41 euro hilean

Abesbatza/Musika-tresnen taldea

61,20 euro hiruhilekoan

80,78 euro hiruhilekoan

Matrikula

15,30 euro

15,30 euro

Ribaforadan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2516886