1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3793/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Elvira López Mardones andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, Laneko Erizaintzako erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 16an emandako 2360E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laneko Erizaintzako erizain espezialisten plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 20ko 2671E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 20an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko urriaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuen eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituen izangaia izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 3230/2025 Ebazpenaren bidez haren izendapena egin zen.
Izendapenaren ondoren, Teresa de Jesús García Aguilar andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio honetan edo beste batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zelako. Beraz, baja hori bete behar da gainditutako izangaien zerrendan haren ondo-ondotik dagoen pertsonarekin, eta, horretan oinarrituta, 2025eko abenduaren 11n, deialdiaren web-fitxan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Elvira López Mardones andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Laneko Erizaintzako erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta 71762 zenbakiko plaza hutsa esleitzea. Plaza hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia ez dagoenez, Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Jiménez Palacios (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2517115