8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2025eko abenduaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Garesen, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.

Iragarkiaren kodea: L2517018