8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hirigintza-hitzarmena, 9. poligonoko 639. lurzatian. Hasierako onespena

Honako honen bidez jakinarazten da Erriberriko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat, bide ematen duena katastroko 9. poligonoko 639. lurzatian etxebizitza eraikitzeko.

Iragarki honen bidez, bete egiten da Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan xedatutakoa, eta, beraz, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erriberrin, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2516678