8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2026rako zerga-tasak

Olexoako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkura berezian, onetsi zituen kontribuzioen eta zergen honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek, 2026ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,23ko tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez bertzeko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izaten jarraituko du harik eta aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Olexoan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2516961