2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Monteagudoko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udalaren kirol instalazioen prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Ordenantzaren aldaketa biltzen duen udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik argitaratuko da legez ezarri bezala, indarrean jar dadin eta aplika dadin.
Monteagudon, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2517026