2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran arruntean, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irunberrin, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2516811