2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, 2026rako, ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2025eko abenduaren 18an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
1. Hasiera batez onestea aldaketa 2026. urterako ordenantza fiskaletan, espedientean ageri den moduan.
2. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan ediktuak paratu ondotik, herritarrek nahiz bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, eragozpenak edota oharrak aurkez ditzaten.
Halakorik ez badago, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.
Lesakan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2516799