8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3760/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, Mikrobiologia eta Parasitologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2364E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 74 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Mikrobiologia eta Parasitologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostua dago. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 10eko 2576E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 11n.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko azaroaren 19an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Mikrobiologia eta Parasitologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko:

–Txanda irekia:

VAZQUEZ GARCIA, CRISTINA

MIQUELEIZ ZAPATERO, ANA

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

ZENTROA

HERRIA

Irekia

VAZQUEZ GARCIA, CRISTINA

71333

FUNTZIONARIOA

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

MIQUELEIZ ZAPATERO, ANA

65626

FUNTZIONARIOA

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2516962