8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen 2026an aplikatu beharreko karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Iratxetan (Leotz), 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2516859