8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Kudeaketa-esleipena, Larraungo Udalaren eta Astizko Kontzejuaren artean, "Astitz, Oderitz eta Madozko ur-biltegi erregulatzaile berria eta ponpaketa berritzea" deritzen lanei buruzko proiektua idazteko eta lanen zuzendaritza fakultatiboa egiteko zerbitzuak kontratatzeko

AGERTU DIRA:

Batetik, Mikel Uharte Martija, Larraungo Udaleko alkatea, udalaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Bestetik, Jose María Azpirotz Satrustegi, Astizko Kontzejuko burua, kontzejuaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko behar besteko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri eta, hala,

ADIERAZTEN DUTE:

1.–Aurrekariak.

226E/2025 Ebazpena, uztailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, 2026-2028 plangintza-aldirako, batetik, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren arloan, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, izanen direnak Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartutakoak aurrekontu baliabideen kargura, eta bestetik, uraren goi-horniduraren arloan, erreserbako inbertsioen zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera.

Larraungo Udalak, 1990eko abenduaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen ibarreko kontzeju guztien esku uztea, besteak, beste, ur-hornidurari lotutako eskumenak.

Bi aldeek nahi dute Larraungo Udala izatea arestian aipatutako proiektuaren kudeaketaz eta gauzatzeaz arduratuko den toki-entitatea.

2.–Araubide juridikoa.

Kudeaketa-esleipena gauzatu ahal izateko, udal guztiek formalizatu behar dute, aldi berean, aipatutako zerbitzua kudeatzeko hitzarmena, hala ezarrita baitago urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa).

Horiek horrela, eta administrazio publikoen arteko harremanak gidatu behar dituen elkarrekiko lankidetzaren esparruan,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Xedea.

Hitzarmenaren xedea da baldintzak ezartzea kudeaketa-esleipen baterako, gauzatu dadin "Astitz, Oderitz eta Madozko ur-biltegi erregulatzaile berria eta ponpaketa berritzea" deritzon proiektua, bat etorriz balioetsitako memoria teknikoan ezarrita dagoenarekin. Memoria hori Cima Ingenieros-eko Benito Sada Lacalle ingeniariak eta Aitor Silgado Goicoecheak egin zuten 2025eko otsailean.

Astizko Kontzejuaren mugarteari dagokionez, kontzejuari berari dagokio arlo horren gaineko eskumena. Hortaz, beharrezkoa da Astizko Kontzejuak Larraungo Udalari esleitzea proiektuaren kudeaketa, eta horregatik, bada, igorri dio udalari hitzarmena egiteko proposamena.

Hona hemen Larraungo Udalari dirulaguntza ematen dion ebazpena: 226E/2025 Ebazpena, uztailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, 2026-2028 plangintza-aldirako, batetik, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren arloan, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, izanen direnak Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartutakoak aurrekontu baliabideen kargura, eta bestetik, uraren goi-horniduraren arloan, erreserbako inbertsioen zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, guztira:

–Inbertsioen zenbatekoa, BEZik gabe: 492.380,81 euro.

–Inbertsioaren zenbateko finantzagarria, BEZik gabe: 481.991,96 euro.

–Ekarpen zenbatetsiaren zenbatekoa (%80) 385.593,57 euro.

–Urtea edo urteak: 2026-2027.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzari dagokionez, Larraungo Udalak eskatu egin du, eta udalari berari ordainduko zaio.

Bigarrena.–Finantzaketa.

Nafarroako Gobernuak obra, proiektu eta obren zuzendaritzarako diruz laguntzen ez duen zatia finantzatzeko ekarpenari dagokionez, ekarpen hori eginen da jarraikiz Larraungo Udalak eta Astizko Kontzejuak 2026-2027 aurrekontu-ekitaldien kargurako hitzartzen dutenari. Astizko Kontzejuak konpromisoa hartzen du, une honetan, finantzaketan parte hartzeko Larraungo Udalarekin batera, eta hitzartutako proportzioa ordaintzeko.

Hirugarrena.–Aldeek beren obligazioak eta konpromisoak ez betetzeak dituen ondorioak.

Hitzarmena sinatu duen alderen batek hitzarmena deuseztatzen badu, iraungi aurretik eta alde bakarrez, kalte-galerak ordaindu beharko dizkio Udalari.

Laugarrena.–Hitzarmena eta alderdien konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoak.

Hitzarmen honetan ezarritakoaren jarraipena egiteko, jarraipen batzorde bat eratuko da, alde bakoitzak izendatutako kide batek eta haren ordezkoak osatua, eginkizun hauekin:

–Hitzarmen honen babesean egindako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egitea, bai eta hitzarmena garatzeko akordioena ere.

–Hitzarmena interpretatzeari eta betetzeari lotuta agertzen diren zalantzak argitzea.

Bosgarrena.–Hitzarmena aldatzea.

Hitzarmenaren edukia aldatzeko, hitzarmena sinatu duten alde guztiek egon beharko dute ados.

Seigarrena.–Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmenak indarra izanen du harik eta Astitz, Oderitz eta Madozko ur-hornidura zati batean berritzeko eta ponpaketa berritzeko obrak amaitzen diren arte.

Zazpigarrena.–Hitzarmena desegitea.

a) Hitzarmenaren indarraldia igarotzea haren luzapena adostu gabe.

b) Sinatzaile guztiek hala adostea, aho batez.

c) Sinatzaileetako batek hartutako betebehar eta konpromisoak ez betetzea.

d) Hitzarmenaren deuseztasuna deklaratzen duen epai judiziala.

Ados daudela eta onartzen dutela erakusteko, eta aurreko guztia jasota gera dadin, hitzarmen honen bi ale sinatzen ditu alde bakoitzak, ondorio bakarrerako.

Mugiron (Larraun), 2025eko abenduaren 1ean.–Astizko Kontzejuko lehendakaria, Jose María Azpirotz Satrustegi.

Iragarkiaren kodea: L2516647