8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

3/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. aurrekontuko 3. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat joko da horrela onetsitako espedientea.

Iturmendin, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2516673