2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
2026erako zerga-tasak
Ezkarozeko Udalak, 2025eko abenduaren 19an, 2026eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak onetsi zituen:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako, %0,35.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12,16, eta bere horretan uzten dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen gutxieneko koefizienteak.
–Ur horniduraren tasa, 0,60 euro/m³ gehi BEZa; kuota finkoa, 12,10 euro gehi BEZa eta hargune berria, 180,30 euro.
–Etxerako egur-lotea: 65,00 euro lote bakoitzeko.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: urteko foru legeek ezarritako tasei jarraikiz.
–Lurzorua, lurgaina eta lurpea okupatzeko tasak, Iberdrolak, Endesak eta Enagasek ordaintzen dituztenak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak ezartzen dituen prezioetan.
–Tasak, Ezkarozeko udal-mugarteko auzo-bideak eta mendiko pistak erabiltzeagatik:
1. Egoitza Ezkarozen duten lur orotako ibilgailuak, nekazaritzako traktoreak, motozikletak eta quad-ak: 10,00 euro urtean, ibilgailu bakoitzeko.
2. Abeltzaintzako ustiategiak: 2,00 euro urteko eta azienda larriko unitate bakoitzeko.
3. Baimendutako baso-aprobetxamendua ateratzea: Nafarroako Gobernuak emandako baso-aprobetxamenduaren baimenean adierazitako metro kubiko bakoitzeko, 0,40 euro.
–Merkataritza ez egonkorra eta kaleko salmenta:
1. Saltokia, ibilgailuan: 30,00 euro urtean.
2. Saltokia: 10,00 euro eguneko.
–Obra-lizentziagatiko tasaren tarifak: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluko hirigintzako lizentziak eskatzeagatik (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) (obra-lizentzia, lehen erabilerakoa eta abar): hirigintzako lehen txostena dohainik izanen da, eta Nasuvinsak igorritako tarifen arabera kobratuko dira lizentziarako egiten den gainerako bertze txosten bakoitzarengatik.
Ezkarozen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2516945