8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2026erako karga-tasak

Elgorriagako Udalak, 2025ko urriaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak (onespen hori argitara eman zen 2025ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n).

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, xedapen orokor hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako karga-tasa hauek onestea 2026erako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10.

Gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzen da, %10, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2026eko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. %3ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei. (Aplikatzekoa den indizea: 1,03).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

Bigarrena.–Erabaki hau 2026eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2025ko abenduaren 18an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2516840