1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3750/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, psikologo kliniko lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2362E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo klinikoen 20 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 12ko 2586E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 16an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko urriaren 21ean deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Fernando Fernández Krogmann jaunak eta Sara García de Fernando García andreak uko egin diote plazari.
Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, psikologo kliniko lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
APARICIO MINGUEZA, ANA MARIA
PETRIZAN ALEMAN, ARAITZ
CORTE DE PAZ, PATRICIA
SAGARDOY ALLO, MARIA TERESA
GONZALEZ BIXQUERT, LAURA
TORREA ARAIZ, ITXASO
MORENO CAMPOS, LAURA
MARTINEZ CIORDIA, MARIA INES
VELAZQUEZ BASTERRA, GALA
BRUN MURILLO, PEDRO IGNACIO
ZUÑIGA COSTA, RAQUEL
ZABALETA RAZQUIN, AMAIA
FERNANDEZ BERAZA, AINHOA
AMORENA VILLANUEVA, PAULA
FERNANDEZ CUADRADO, MARÍA VICTORIA
PLEGUEZUELO GARROTE, PAULA MARÍA
GALARZA MATEO, AINARA
MONTERO ROSA, ALBERTO
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Osasun Mentaleko Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA | EUSKARA |
Irekia | APARICIO MINGUEZA, ANA MARIA | 73124 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO IC SEKTOREA-BUZTINTXURI | IRUÑA | |
Irekia | PETRIZAN ALEMAN, ARAITZ | 70556 | FUNTZIONARIOA | HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO ZENTROA | SARRIGUREN | |
Irekia | CORTE DE PAZ, PATRICIA | 71905 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA-BURLATA | BURLATA | |
Irekia | SAGARDOY ALLO, MARIA TERESA | 71954 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA | |
Irekia | GONZALEZ BIXQUERT, LAURA | 71165 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA | |
Irekia | TORREA ARAIZ, ITXASO | 73059 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA | |
Irekia | MORENO CAMPOS, LAURA | 72322 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA | |
Irekia | MARTINEZ CIORDIA, MARIA INES | 71955 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA | |
Irekia | VELAZQUEZ BASTERRA, GALA | 66489 | FUNTZIONARIOA | HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO ZENTROA | SARRIGUREN | |
Irekia | BRUN MURILLO, PEDRO IGNACIO | 61270 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO IIB SEKTOREA-ERMITAGAÑA | IRUÑA | |
Irekia | ZUÑIGA COSTA, RAQUEL | 61685 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | |
Irekia | ZABALETA RAZQUIN, AMAIA | 72321 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA | |
Irekia | FERNANDEZ BERAZA, AINHOA | 72324 | FUNTZIONARIOA | HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO ZENTROA | SARRIGUREN | |
Irekia | AMORENA VILLANUEVA, PAULA | 62061 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO IC SEKTOREA-BUZTINTXURI | IRUÑA | |
Irekia | FERNANDEZ CUADRADO, MARÍA VICTORIA | 66001 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO III. SEKTOREA-LIZARRA | LIZARRA | |
Irekia | PLEGUEZUELO GARROTE, PAULA MARÍA | 72281 | FUNTZIONARIOA | TUT: OSASUN MENTALEKO SEKTOREA | TUTERA | |
Irekia | GALARZA MATEO, AINARA | 70134 | FUNTZIONARIOA | HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO ZENTROA | SARRIGUREN | Euskara, B2 |
Irekia | MONTERO ROSA, ALBERTO | 71953 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO III. SEKTOREA-LIZARRA | LIZARRA | |
Iragarkiaren kodea: F2516925