2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Aldaketa 2026rako tarifa, tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2025eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Espedientea Udaleko Idazkaritzan dago, eta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Castejonen, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2517031