8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2026rako karga-tasak, zerga-tasak eta tasak. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, bai eta tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak aldatzea ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2516831