2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Barillasko Udalak, 2025eko abenduaren 18ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barillasko Udalaren 2025eko plantilla organikoaren 1. aldaketa. Haren bidez, %5eko arrisku-osagarria eta %30eko lanpostuko osagarria ezarri zaizkio zerbitzu publikoetako enplegatuaren plazari.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Barillasen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2516783