8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Agezako Kontzejuak, 2025eko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau aldatzea, aplikatu dadin 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera: Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantzaren aldaketa biltzen duen udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik argitaratuko da legez ezarri bezala, indarrean jar dadin eta aplika dadin.

Agezan, 2025eko abenduaren 17an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2516666