8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2026rako karga-tasak

Aurizko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, 2026rako karga-tasak onartu zituen. Hona hemen:

1. Ehuneko 0,27ko karga-tasa jartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko (landa eta hiri kontribuzioa).

2. Ehuneko 3,5eko karga-tasa jartzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa 30,00 euro).

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten, 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten subjektu pasiboek ez dute zerga hori ordaindu beharko. Behartuta daudenei 1,4 aplikatuko zaie.

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea eta karga-tasa %8,5ekoa izatea.

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.

6. Etxeko egur-lote bakoitzeko 40,00 euroko tasa jartzea.

7. Udaleko gainerako zerga-ordainarazpenei KPIa ez aplikatzea.

Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Jende orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan ematen da argitara iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Auritzen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Unai Irigaray Oses.

Iragarkiaren kodea: L2516742