2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena Arguedasko Udaleko herri-lurren aprobetxamenduak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, "Arguedasko udal-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza" behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arguedasen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2516692