8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, Etxebizitzak birgaitzeko eta ohiko bizitegirako lehen etxebizitza eraikitzeko laguntzei buruzko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi du aldaketa egitea Arguedasko Udaleko etxebizitzak birgaitzeko eta ohiko bizitegirako lehen etxebizitza eraikitzeko laguntzei buruzko udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Arguedasko Udaleko etxebizitzak birgaitzeko eta ohiko bizitegirako lehen etxebizitza eraikitzeko laguntzei buruzko udal ordenantzan egin aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2516691