2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Aresoko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, 2026.urtean indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak onetsi zituen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Areson, 2025eko abenduaren 19an.–Lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2516810