1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3749/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, Osasun Mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 16an emandako 2361E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Osasun Mentaleko erizain espezialisten 22 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 20ko 2670E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 20an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko azaroaren 12an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Osasun Mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko:
–Igoera txanda:
FERNANDEZ FALCES, ALBA
PIEROLA RUIZ DE GALARRETA, BEATRIZ
FONSECA ERREA, IVAN
GRACIA ARIZALETA, ALBA
PEREZ FERNANDEZ, LOLA
SANZ PASCUAL, JUNCAL
ARROYO QUEVEDO, BEATRIZ
DIAZ ECHALECU, LUCIA
MUNARRIZ FERNANDEZ, VERONICA
MARTINEZ PINILLOS, DIEGO
–Txanda irekia:
ALAMEDA BLANCO, MARTA
MARQUES RUBERTE, ANA
MARTIN LAZCANO, MARIA CONCEPCION
LANZ ARGANDOÑA, IDOIA
SALVADOR OLANGUA, YOHANA
PASCUAL RODRIGUEZ, MARTA
UMEREZ IGARTUA, AMAIUR
GARRALDA DUCAY, BEATRIZ
SAN MARTIN DONAMARIA, SORAYA
ABADIA LABENA, SONIA
ESNOZ AHECHU, TANIA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Osasun Mentaleko Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA |
Ig. | FERNANDEZ FALCES, ALBA | 71985 | FUNTZIONARIOA | HAUR ETA GAZTEEN OSASUN MENTALEKO ZENTROA | SARRIGUREN |
Ig. | PIEROLA RUIZ DE GALARRETA, BEATRIZ | 73125 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO IC SEKTOREA-BUZTINTXURI | IRUÑA |
Ig. | FONSECA ERREA, IVAN | 70860 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Ig. | GRACIA ARIZALETA, ALBA | 71728 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
Ig. | PEREZ FERNANDEZ, LOLA | 71982 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO IC SEKTOREA-BUZTINTXURI | IRUÑA |
Ig. | SANZ PASCUAL, JUNCAL | 71713 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ig. | ARROYO QUEVEDO, BEATRIZ | 71742 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Ig. | DIAZ ECHALECU, LUCIA | 70861 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Ig. | MUNARRIZ FERNANDEZ, VERONICA | 73127 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Ig. | MARTINEZ PINILLOS, DIEGO | 70864 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Irekia | ALAMEDA BLANCO, MARTA | 71981 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Irekia | MARQUES RUBERTE, ANA | 71983 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA | IRUÑA |
Irekia | MARTIN LAZCANO, MARIA CONCEPCION | 71712 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | LANZ ARGANDOÑA, IDOIA | 73117 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | SALVADOR OLANGUA, YOHANA | 71908 | FUNTZIONARIOA | EGUNEKO I. OSPITALEA | IRUÑA |
Irekia | PASCUAL RODRIGUEZ, MARTA | 71711 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | UMEREZ IGARTUA, AMAIUR | 72774 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | GARRALDA DUCAY, BEATRIZ | 73115 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | SAN MARTIN DONAMARIA, SORAYA | 73116 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | ABADIA LABENA, SONIA | 71729 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
Irekia | ESNOZ AHECHU, TANIA | 71730 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2516924