2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑEZKARKO KONTZEJUA
Enkante publikoa, herri-larreak errentan emateko
Añezkarko Kontzejuak enkante publiko bat iragartzen du, errentan har daitezen Kontzejuaren herri-larre batzuk, ondotik identifikatzen direnak, 8 urterako, eta ondotik azaltzen den tasarekin:
POLIGONOA | LURZATIA | LURZATIAREN AZALERA (ha) | ENKANTEA HASTEKO PREZIOA (euroak) |
7 | 101 | 35,8 | 2100 |
7 | 292 | 6,68 |
Adjudikaziodunak ordaindu beharko du aziendak larrearen barnean dagoen uraskan kontsumitzen duen ura.
Errematearen prezioa urtero handituko da. Nafarroako kontsumoko prezioen indizea (KPI) aplikatuta eguneratuko da prezioa, salbu eta indizea negatiboa bada. Izan ere, kasu horretan, azken eguneraketaren prezioari eutsiko zaio.
Behin-behineko fidantza: 100,00 euro.
Enkantea egiteko, gutun-azal itxien bidezko prozedurari jarraikiko zaio. Gutun-azalok Berriobeitiko Udaleko kontzejuen bulegoan aurkeztu beharko dira, 09:00 eta 14:00 artean. Horretarako, 15 egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Proposamenak eredu ofiziala baliatuta aurkeztu beharko dira (eranskinean dago), gutun-azal itxi batean sartuta. Hain zuzen, gutun-azal horretan honako hauek sartu beharko dira: proposamena, lizitatzailearen NANaren fotokopia eta behin-behin fidantza ordaindu izanaren frogagiria.
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta zazpi egun natural igaro ostean irekiko dira proposamenak, Berriobeitiko Udaleko kontzejuen bulegoan, eguerdiko 12:00etan. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.
Enkantearen baldintza-orria aztertu nahi duen ororen eskura dago Berriobeitiko Udaleko kontzejuen bulegoan.
Añezkarren, 2025eko abenduaren 23an.–Kontzejuko burua, Maialen Aulestiarte Jurico.
Iragarkiaren kodea: L2517065