8. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, euskara dakien udal agente lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2026ko urtarrilaren 8an, Alkatetzaren 2. Ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Urriaren 28ko 325/2025 zenbakia duen Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartu ziren deialdia eta oinarriak euskara dakien udal agente lanpostu bat funtzionarioen araubidean eta oposizio bidez betetzeko, Berako Udalaren zerbitzura aritzeko.

Deialdi hori 2025eko azaroaren 13ko 227. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, bidezko da aipatu deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda hau onartzea:

–Izangai onartuak:

IZEN-ABIZENAK. EUSKARA EGIAZTATUA.

Babace Urroz, Joseba. BAI.

Catalan Leranoz, Xabier. EZ.

Garay Recio, Nerea. BAI.

Ugaldebere Zubizarreta, Imanol. BAI.

Villaseca Outeiral, Aimar. BAI.

–Izangai baztertuak:

IZEN-ABIZENAK. ARRAZOIA.

Herrador Comas, Paula. Titulazio akademikoaren kopia falta da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 10 laneguneko epea ematea izangaiek erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko, Berako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztutako idazki baten bidez.

3. Adieraztea 2026ko otsailaren 27a, 09:30ean, izanen dela euskararen ezagutza egiaztatu ez duen izangaiak euskara proba egiteko eguna. Proba Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakundeak eginen du, Iruñean duen egoitzan (Paulino Caballero 13).

4. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki taulan eta bere egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea, dagozkion ondorioetarako.

Beran, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2600225