1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
344/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait kultur proiektu edo jarduera eta ereduko programa, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina).
2025eko urriaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten kultur proiektuak edo jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA |
Elizondoko Recreo Banda Elkartea | Jarrai dezala bandak |
Doña Blanca de Navarra Elkartea | Doña Blanca de Navarra Elkartearen jarduera soziokulturalen ereduko programa |
Eguesibarko Lakarri Txiki-Gazte Dantza Taldea | Eguesibarko Lakarri Txiki-Gazte Dantza Taldea finkatu eta garatzea |
Literatura y Sociedad Kultur Elkartea | Pedro Urtsuak, 500 urte |
Añorbeko Abesbatza | Añorbeko Abesbatzaren emanaldien programa |
PKZ Producciones | Soinu-hausnarketak |
Paso Viviente Elkartea | Paso Viviente Elkartea |
Sanferminak ezagutu eta hedatzeko Elkartea | San Fermin kontakizun laburren nazioarteko lehiaketa |
Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartea - ANAO | ANAOren plan estrategikoaren garapena |
Leireko monasterioa. Solesmesko beneditarren kongregazioa | Leireko liburutegia |
Leireko monasterioa. Solesmesko beneditarren kongregazioa | Leireko argitalpenak |
Nafarroa Irlanda Elkartea (ANIR) | Nafarroa eta Irlanda kultur jarduerak |
Nafarroako Gastronomia Akademia | Nafarroako gastronomiaren sariak |
Paola Ivette Estrada Sotelo | "Oroitzapenak, Kodesko mendilerroaren memoria bizia" proiektua |
"El colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola | SOS Eraikina |
Artaxoako "Zurriagalde" Musika Banda Kultur Elkartea | Artaxoako Musika Banda |
Navarra Cultural Fundazioa | BAKEARENA. Historia, tradizioa eta debozioa |
Arrebol Elkartea | SANAGI.11 |
Iruñeko Olentzeroren Lagunak Elkartea | Olentzeroren etorreraren ospakizuna Iruñean eta ekitaldi horrekin lotutako beste jarduera batzuk: "Olentzero" aldizkaria eta Txondorra saria. |
Henri Lenaerts Fundazioa | Henri Lenaerts Nafarroan finkaturiko artista belgikarraren pentsamendua eta lana ezagutzera eman, erakutsi eta garatzea |
Pedro Ignacio Rifaterra Santamaría | Atelier Estella Lizarra |
Garinoaingo Alai Taldea Musika Banda Kultur Elkartea | Alai Taldea Musika Bandaren 2026ko jardueren programa |
Altsasuko Institutuko Guraso Elkartea | MUSIKALA |
Altsasuko Institutuko Guraso Elkartea | SAKANA 360 |
Escenika Elkartea | ESCENIKA |
Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatza | Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatzaren urteko programazioa (2026-2030) |
Misterio de Obanos Fundazioa | Obanosko Misterioa Nafarroako ondare eszeniko eta kulturalaren erreferentzia gisa modernizatu, berreskuratu eta finkatzeko proiektua (2026-2030) |
Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea | Lesakako Roqués organoa kontserbatu eta mantentzeko jarduketa plana; herriko kultur bizitzan parte hartzea eta ondare balioa hedatzea |
Amigos de La Vizcaya Elkartea | Nafarroako Bizkaia haranaren memoria berreskuratzea eta haren balioa nabarmentzea |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2025eko abenduaren 15ean, proposamena bidali dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan I. eta II. eranskinetan ageri diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, izaera kulturala dutela iritzita, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina). Gainera, lege testu horren beraren 28.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuta, interes sozialeko deklaratzea merezi dute. Ereduko programen eskaerei dagokienez, erabaki da deklarazioa gehienez ere hiru urteko eperako ematea, interes sozialeko deklarazioa lehen aldiz lortu nahi izan duten erakundeentzat.
Altsasuko Institutuko Guraso Elkarteak aurkeztutako "Musikala" ereduko programa interes sozialeko deklaratzeko proposamenari dagokionez, ez dagokio ereduko programa deklaratzea; bai, ordea, aurkeztutako proiektua interes sozialeko deklaratzea, urtebetez.
Beraz, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina) eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur proiektuen eta jardueren ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratzea, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialaren deklarazioak.
5. Interes sozialeko deklaratutako proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai kultur proiektuari edo jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren kultur proiektuak eta jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, bat etorriz Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.
8. Pertsona eta entitate onuradunek "Mecna zigilua" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden kultur proiektuekin eta jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 17an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Eguesibarko Lakarri Txiki-Gazte Dantza Taldea | Eguesibarko Lakarri Txiki-Gazte Dantza Taldea finkatu eta garatzea | 2026-12-31 |
Literatura y Sociedad Kultur Elkartea | Pedro Urtsuak, 500 urte | 2026-10-31 |
PKZ Producciones | Soinu-hausnarketak | 2026-03-31 |
Paola Ivette Estrada Sotelo | "Oroitzapenak, Kodesko mendilerroaren memoria bizia" proiektua | 2027-12-31 |
"El colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola | SOS Eraikina | 2028-12-31 |
Artaxoako "Zurriagalde" Musika Banda Kultur Elkartea | Artaxoako Musika Banda | 2026-12-31 |
Navarra Cultural Fundazioa | BAKEARENA. Historia, tradizioa eta debozioa | 2027-03-31 |
Arrebol Elkartea | SANAGI.11 | 2026-12-31 |
Garinoaingo Alai Taldea Musika Banda Kultur Elkartea | Alai Taldea Musika Bandaren 2026ko jardueren programa | 2026-12-31 |
Altsasuko Institutuko Guraso Elkartea | SAKANA 360 | 2026-12-31 |
Amigos de La Vizcaya Elkartea | Nafarroako Bizkaia haranaren memoria berreskuratzea eta haren balioa nabarmentzea | 2028-12-31 |
II. ERANSKINA.–KULTUR PROIEKTUEN ETA JARDUEREN EREDUKO PROGRAMAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Elizondoko Recreo Banda Elkartea | Jarrai dezala bandak | 2028-12-31 |
Doña Blanca de Navarra Elkartea | Doña Blanca de Navarra Elkartearen jarduera soziokulturalen ereduko programa | 2028-12-31 |
Añorbeko Abesbatza | Añorbeko Abesbatzaren emanaldien programa | 2028-12-31 |
Paso Viviente Elkartea | Paso Viviente Elkartea | 2030-12-31 |
Sanferminak ezagutu eta hedatzeko Elkartea | San Fermin kontakizun laburren nazioarteko lehiaketa | 2030-12-31 |
Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartea - ANAO | ANAOren plan estrategikoaren garapena | 2030-12-31 |
Leireko monasterioa. Solesmesko beneditarren kongregazioa | Leireko liburutegia | 2030-12-31 |
Leireko monasterioa. Solesmesko beneditarren kongregazioa | Leireko argitalpenak | 2030-12-31 |
Nafarroa Irlanda Elkartea (ANIR) | Nafarroa eta Irlanda kultur jarduerak | 2028-12-31 |
Nafarroako Gastronomia Akademia | Nafarroako gastronomiaren sariak | 2028-12-31 |
Iruñeko Olentzeroren Lagunak Elkartea | Olentzeroren etorreraren ospakizuna Iruñean eta ekitaldi horrekin lotutako beste jarduera batzuk: "Olentzero" aldizkaria eta Txondorra saria. | 2030-12-31 |
Henri Lenaerts Fundazioa | Henri Lenaerts Nafarroan finkaturiko artista belgikarraren pentsamendua eta lana ezagutzera eman, erakutsi eta garatzea Foru Komunitateko herritarren artean | 2030-12-31 |
Pedro Ignacio Rifaterra Santamaría | Atelier Estella Lizarra | 2030-12-31 |
Escenika Elkartea | ESCENIKA | 2028-12-31 |
Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatza | Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatzaren urteko programazioa (2026-2030) | 2028-12-31 |
Misterio de Obanos Fundazioa | Obanosko Misterioa Nafarroako ondare eszeniko eta kulturalaren erreferentzia gisa modernizatu, berreskuratu eta finkatzeko proiektua (2026-2030) | 2030-12-31 |
Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea | Lesakako Roqués organoa kontserbatu eta mantentzeko jarduketa plana; herriko kultur bizitzan parte hartzea eta ondare balioa hedatzea | 2028-12-31 |
III. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Altsasuko Institutuko Guraso Elkartea | MUSIKALA | 2026-12-31 |
Iragarkiaren kodea: F2516658