1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3747/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko erizain espezialista (emagina) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2071E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) 20 plaza gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 30eko 1857E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 30ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko irailaren 4an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2983/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izendapenaren ondoren, Arantzazu Igoa Erro andreari, María Elena Romero Roy andreari eta Miren Izco Oreja andreari borondatezko eszedentzia eman zaie (hirurak igoera txandako izangaiak dira), lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako. Beraz, baja horiek bete behar dira prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2025eko azaroaren 12an, deialdiaren web-fitxan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko erizain espezialista (emagina) lanpostuan aritzeko:
–Igoera txanda:
GARCÍA ÁNDRÉS, ÁNGELA
ARAIZ VERGARA, MARÍA
TORRES ARMENDÁRIZ, SILVIA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA/UNITATEA | HERRIA |
Ig. | GARCÍA ANDRÉS, ÁNGELA | 67980 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ig. | ARAIZ VERGARA, MARÍA | 71200 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ig. | TORRES ARMENDÁRIZ, SILVIA | 64702 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2516917