77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2026 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ukatzen baitira "Uzkita" haize-parkearen hibridazioko eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Leozko udal mugartean. Espedientearen kodea: 1071-2-CE.

1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera.

2024ko maiatzaren 29an, apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege Dekretuaren 2. artikuluaren babesean, Naturgy Renovables SLUk eskaera aurkeztu zuen, "Uzkita" haize-parkearen hibridazioko eguzki-instalazio fotovoltaikoari buruzko ingurumen ukipena zehazteko. Instalazioak Leozko udal mugartean zuen kokapena (1071-CE).

Ingurumeneko zuzendari nagusiak 2024ko abuztuaren 1ean sinatutako ingurumen ukipena zehazteko txostenaren bidez, honako hau ezartzen da: "Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazten du proiektua gauzatzeak eta abian jartzeak ondorio kaltegarri nabarmenak izan ditzakeela ingurumenean, eta, beraz, proiektuak ingurumen-ebaluazioaren prozedura bete beharko duela, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitakoaren arabera. Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinean sartzen da proiektua. Beraz, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du".

Aurrekoa ikusita, 2024ko abenduaren 18an, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Naturgy Renovables SLUk aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu zituen proiekturako.

2.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, Naturgy Renovables SLUren eskaera jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunez, iragarki bat argitaratuta 2025eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ekoan, eta Leozko Udalaren ediktu-taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekian argitaratu zen.

Honako hauen alegazioak jaso ziren: Esther Osés Zaratiegui andrea, Ainhoa Mateo Moriones andrea, María Teresa Recalde Amatriain andrea, Miren Mirari Zestau Baraibar andrea, Zuriñe Iborra Zabalza andrea, Iosu Ibáñez Monreal jauna, Alberto Morteruel Durán jauna, Nuria Madotz Ekiza andrea, Koldo Torrea Idiazabal jauna, "Salvemos Iza-Gulina Bizirik" elkartea, Leozko Udala, Otxobiko kontzejua eta Sustrai Erakuntza fundazioa.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien Leozko Udalari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaia eta Landa-lurzoruaren Atalari, Herri-lurren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; Herri-lurren Atalaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostenak jaso ziren.

Ebazpen honen xede den espedientean dago alegazioen eta txostenen edukia.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127. eta 131. artikuluei jarraikiz, aipatutako alegazioak eta txostenak Naturgy Renovables SLUri bidali zitzaizkion, eta hark erantzuna aurkeztu zuen.

3.–Ingurumen inpaktuaren txostena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 1072E/2025 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen inpaktuaren txostena formulatu zen, ingurumen ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen baldintzapean.

4.–Atzera egitea eta berme ekonomikoa itzultzeko eskaera.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 18ko 108E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onesten da Leozko Udal Planaren aldaketa, lurzoru urbanizaezinaren babes-araubidea, kategorietako batzuetan, aldatzeari buruzkoa, energia berriztagarriko instalazioak, eolikoak zein fotovoltaikoak, ezartzeari dagokionez. Ebazpen hori 2025eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta "aldaketa horrek proiektuaren hirigintza-bideraezintasuna dakarrenez, gerora sortuta, sustatzaileari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik", 2026ko martxoaren 10ean, Naturgy Renovables SLUk espedientean atzera egin zuen, eta sarbide- eta konexio-baimenei lotutako berme ekonomikoa itzultzeko eskatu zuen.

5.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ukatzeko proposamena.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta espedientearen analisi teknikoa egin ondotik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatzen du espedientea ebaztea eta eskatutako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ukatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Naturgy Renovables SLUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ukatzea "Uzkita" haize-parkearen hibridazioko eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Leozko udal mugartean (1071-CE).

2. Diruzaintza Atalari proposatzea sarbide- eta konexiorako-prozedurekin lotutako bermea itzultzeko. Abal gordailuaren frogagiria eta itzulketa eginbidearena ebazpen honen eranskinean daude.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Herri-lurren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Diruzaintza Atalari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea honako hauei: Naturgy Renovables SLU, Esther Osés Zaratiegui andrea, Ainhoa Mateo Moriones andrea, María Teresa Recalde Amatriain andrea, Miren Mirari Zestau Baraibar andrea, Zuriñe Iborra Zabalza andrea, Iosu Ibáñez Monreal jauna, Alberto Morteruel Durán jauna, Nuria Madotz Ekiza andrea, Koldo Torrea Idiazabal jauna, "Salvemos Iza-Gulina Bizirik" elkartea, Leozko Udala, Otxobiko Kontzejua eta Sustrai Erakuntza fundazioa, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Leozko Udalari, Otxobiko Kontzejuari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2604611