77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2026rako, txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko. DDBN kodea: 890872.

Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana (2022-2025), gaur egun, nola gauzatu den ebaluatzeko eta izan dituen emaitzak eta adierazleak aztertzeko fasean dago, horixe izanen baita abiapuntua Nafarroako txikizkako merkataritzarako plan sektorial berri bat egiteko. Plan horrek sektore horretan garatu beharreko jarduketa publikoen ibilbide-orria ezarriko du, eta hartu beharreko helburu estrategikoak, jarduketa-ildoak eta neurri zehatzak zehaztuko ditu.

Nafarroako tokiko merkataritza indartzeak eta haren eskaintza sendotzeak areagotu egiten dute tokiko merkataritzarekiko konfiantzaren irudia; horregatik, plan horretan ezarritako hainbat laguntza-neurri jarri dira abian, tokiko merkataritza sustatzeko eta bezeroak fidelizatzeko kanpainak egiteko. Neurri horiek, zalantzarik gabe, etorkizuneko plan sektorialaren parte izanen dira.

Merkataritzaren sektoreak etengabeko aldaketei egin behar die aurre, eta bere burua eraldatzeko erronka du, kontsumitzaileen erosketa-ohitura berriei erantzuteko. Horregatik, dirulaguntzen deialdi honen bidez, sustatu nahi da merkatarien elkarteen bidez eta elkarte horien batasunen bidez egiten den merkataritzaren jarduera, eta, horretarako, enpresen integrazioa, sektoreko prestakuntza espezializatua eta sektoreko enpresarien elkarteen trantsizio digitala sustatuko dira.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak zehazten dira portzentaje bat aplikatuz jarduketa diruz lagungarrien zenbatekoari, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen arabera. Aurrekontuan dagoen dirua ez bada aski portzentaje horren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa ordaintzeko, onetsiriko jarduketen artean hainbanatuko da.

Horiek horrela, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez emandako eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 570.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntza deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko; 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura finantzatuko da: "Merkataritzako dirulaguntzak. Taldeak sustatu eta kudeatzea" izeneko 830001 83100 4819 431400 partida.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezcurra Fernández.

ERANSKINA.–TXIKIZKAKO MERKATARIEN TALDEAK SUSTATU ETA KUDEATZEKO DIRULAGUNTZEN 2026KO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da dirulaguntza batzuk emateko araubidea erregulatzea, sektoreko enpresa txiki eta ertainen (ETEak) enpresa integrazioa eta haien arteko lankidetza sustatzearren. Helburua da hiriko eta hurbileko merkataritzarekin konprometiturik dagoen merkataritza sarea bultzatzea.

Dirulaguntza honek dakarren onura publikoa da txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, eta horretarako, laguntza ekonomikoa emanen zaie merkataritza elkarteei berariazko jarduera batzuk egin ditzaten, helburu hauekin:

–Merkatarien elkarteek hurbileko merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko garatzen dituzten jarduketak bultzatzea taldeko estrategiak garatzea posible den udalerrietan eta merkataritza eremuetan.

–Txikizkako merkataritzako ETEen elkartegintza maila handitzea, horrek lehiakortasunean dituen abantailak indartzearren.

–Laguntza ematea merkatarien elkarteen kudeaketa profesionalizatzeko, proiektu komunak sortzeko eta enpresa elkartuei eta bezeroei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko.

–Teknologia berrien sarrera eta erabilera bultzatzea, txikizkako ETEen merkataritza-transakzioak hobetzeko eta sektoreko enpresarien elkarteen trantsizio digitala sustatzeko.

–Txikizkako merkataritzako langileen gaikuntza hobetu dadila sustatzea, prestakuntza espezializatuko jarduketen bidez.

2. oinarria.–Jarduketak gauzatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak diren gastu eta inbertsioak 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarte (biak barne) egin eta fakturatu beharko dira.

2. Ordainagiriek 2025eko azaroaren 1etik 2026ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

3. Gizarte aseguruei dagozkien 2026ko urriko gastuak onartu eginen dira baldin eta 2026ko azaroaren 30a baino lehen egiten badira dagozkien ordainketak, egun hori barne.

4. PFEZa dela bide egindako atxikipenei dagozkien 2026ko urriko gastuak onartu eginen dira baldin eta 2027ko urtarrilaren 31 baino lehen egiten badira dagozkien ordainketak, egun hori barne.

5. Ulertuko da jarduketak gauzatuta daudela adierazitako epeen barnean egin, fakturatu eta ordaindu direnean.

3. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Onuradun izaten ahalko dira merkatarien elkarteak, merkatarien elkarte mistoak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) eta merkatarien elkarteen batasunak, baldin honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte:

1.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, eta merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen mendeko eskatzaileen kasuan, pertsona fisikoak eta juridikoak, zuzenbide publikoko entitateak ez direnak, ez dira onuradun izaten ahalko lege horretan jasotako ordainketa epeak betetzen ez badituzte.

Honako agiri hauen bidez frogatuko da bete direla ordainketa-epeak:

a) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona fisiko eta juridikoen kasuan: pertsona fisikoak edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo baliokideak, behar adinako ordezkaritza-ahala duenak, sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak. Egoera hori egiaztatzeko, b) letran adierazitako frogabideren bat ere erabil dezakete.

b) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako hauen bidez frogatzen ahal dute:

1. Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, zeinetan xehaturik jasoko baita auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioa, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila, atal honetan zehaztutakoa (%90), oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.

Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.

2. Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako "Adostutako prozeduren gaineko txostena", non adierazten baita ezen aztertu dela sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bat (epeak bete direla ziurtatzeko kontuan hartzen den data deialdiaren argitalpen-data baino geroagokoa izan beharko da) eta ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotako ordainketa-epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze-maila lortzea.

Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila %90ekoa edo handiagoa denean (18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren atalean ezarritako ehunekoa).

Telematikoki aurkeztuko da 1.3 atalean eskatzen den dokumentazioa, dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean.

Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, arestian aipatu hilabete horretan eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, lortu ondoren, hiru hilabeteko gehieneko epean aurkeztuko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

Arestian aipatutako epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

1.4. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da.

2. Eskatzaileek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte eskaera aurkezten duten egunean:

2.1. Beharrezkoa da eskatzailea 2026ko azaroaren 10erako, egun hori barne, inskribaturik egotea (edo ordurako inskribatzeko tramiteak hasiak izatea behintzat) bi erregistro hauetakoren batean: Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroa (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentukoa) edo Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Erregistroa (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentukoa).

2.2. Helbidea Nafarroan duten merkatarien elkarteek eta merkatarien elkarte mistoek (betiere irabazi-asmorik gabeak) honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Bazkide diren saltokien kopurua gutxienez hau izatea:

  • 20 saltoki, jarduketaren eremua eskualdez gaindikoa bada (Iruñeko erdialdea), eskualdekoa bada (Lizarra, Tafalla, Sakana) edo tartekoa bada (Altsasu, Zangoza).
  • 15 saltoki gremio-elkarteentzat, merkataritzaren jardueraren sektore batentzat.
  • 10 saltoki, jarduketaren eremua udalekoa edo hurbilekoa duten gainerako merkatarien elkarteentzat.
  • 5 saltoki, jarduketa eremua udal azoka bat bada.

b) Merkatarien elkarte mistoetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak), merkatari diren bazkideek, gutxienez, elkarteko kideen %30 izan behar dute.

2.3. Merkatarien elkarteen batasunak, helbidea Nafarroan dutenak eta irabazi-asmorik gabeak: gutxienez ere 4 merkatari elkartek (mistoak edo ez) osatuta egon beharko dute, eta horiek aurreko b) atalean ezarritako beharkizunak bete beharko dituzte.

2.4. Organo kudeatzaileak egiaztatu eginen du lehen betekizun espezifikoa betetzen dela, eskaeraren inprimakian aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenean oinarrituta, eta, gainerako betekizun espezifikoak egiaztatzeko, 7. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. oinarria.–Programa eta jarduketa diruz lagungarriak.

Hona hemen diruz lagungarriak diren programak:

1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

Diruz lagungarriak izanen dira helburu hauek dituzten programak: merkatarien elkarteen, merkatarien elkarte mistoen edo merkatarien elkarteen batasunen antolamenduzko egiturak sendotu eta garatzea –sektoreko ETEen arteko lankidetza enpresariala areagotzearren–, egitura horien kudeaketa profesionalizatzea, barne funtzionamendua hobetzea eta enpresa elkartuei zein bezeroei zerbitzuak emateko gaitasuna indartzea.

Jarduera mota hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

1.1. ETE elkartuei zerbitzuak ematea.

a) Diruz lagungarriak izanen dira enpresaburuen elkartea modu profesionalizatuan kudeatzeko eta administratzeko egiten diren gastuak, helburu dutenak enpresaren egitura sendotzea eta ETE elkartuei zerbitzu gehiago ematea, bai eta beste zeregin batzuetarako gastuak ere, hala nola diseinu lan guztiak gauzatzekoak, plangintzakoak, antolaketakoak, koordinaziokoak, kudeaketakoak, abian jartzekoak, jarraipenekoak, gauzatzearen kontrola egitekoak, emaitzak aztertzekoak, aholkularitza teknikoa eta merkataritzakoa ematekoak, nahiz bestelakoak, zerikusia badute deialdiko edozein programatan sartutako jarduerekin.

Zeregin horiek jarduera hori betetzeko kualifikatuta dauden entitateek, enpresek edo profesionalek egin beharko dituzte, eta ez da horrelako gasturik onartuko baldin eta kasuan kasuko entitateak, enpresak edo profesionalak ezin badu inguruabar hori dokumentu bidez frogatu.

Enpresaburuen elkartearen kudeaketa eta administrazio arruntean zeregin hauek sartu behar dira, gutxienez:

–Enpresa erakundearen organoen (zuzendaritza batzordea, batzar nagusiak) bileretara deitzea eta bilera horiek dinamizatzea (ohikoak, bereziak...) eta kasuan kasuko aktak idaztea, entitatearen estatutuei jarraikiz.

–Dirulaguntzetarako eskaerak enpresaburuen elkartearen izenean kudeatzea, eta hala badagokio, ETE elkartuen dirulaguntzetarako eskaera partikularrak ere bai.

–Enpresaburuen elkartearen gastuen eta diru-sarreren aurrekontuen kudeaketa eta kontabilitate arrunta eramatea.

–Kuotak eta derramak kobratzea eta enpresaburuen elkartearen diruzaintza kudeatzea, ahalmen hori eskuordetua baldin badu.

–Enpresaburuen elkarteak Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusitik edo bestelako administrazio edo entitate batzuetatik jasotzen dituen komunikazio guztiak kudeatzea, baita entitateak berak sortutako barne oharrak ere, eta horiek ETE elkartuei jakinaraztea eta helaraztea.

–ETE elkartuei informazioa eta aholkularitza ematea merkataritzako araudiari buruz, bezeroen kexa eta erreklamazioei buruz, sektorerako laguntza publikoei buruz, datuak babesteko lege organikoari buruz, saltokiak irekitzeari buruz eta abarrei buruz.

–Enpresa elkartea dagokion erregistroan inskribatzeko erregularizazioa, beharrezkoa bada.

Enpresaren edo profesionalaren eta elkartearen artean eginiko kontratuan jaso behar da egin beharreko lanen zerrenda zehatza, haien kostua eta zer epetan eginen diren.

b) Pertsonal-gastuak: onartzen dira kanpoko langile espezifikoak kontratatzeari dagozkion gastu guztiak edo bertako langileei edo, hala badagokio, kudeatzeari dagozkionak, baldin eta beharrezkoak badira aurreko atalean adierazitako zereginen bat gauzatzeko eta ezinbestekoak badira dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzeko.

1.2. Bezeroei zerbitzuak ematea.

Diruz lagungarriak dira saltoki elkartuetako bezeroei zenbait zerbitzu emateko xedez egindako kanpoko gastuak, baldin eta helburu badute bezeroak fidelizatzea, merkataritza eremuko bezeroen fluxua areagotzea eta produktuak banatzeko prozesuari balio erantsia ematea. Elkarteak zerbitzua kudeatu besterik ez badu egiten (hots, bitartekari soila bada), kontzeptu hori ez da diruz lagungarria izanen.

Elkarte gisa balio erantsi bat ematen dela ulertuko da, eta, beraz, kontzeptu diruz lagungarria dela, baldin eta frogatzen bada elkarte horrek bere enpresa elkartuei eskaintzen dizkien zerbitzuak baldintza onuragarriagoetan eskaintzen zaizkiela banaka eskainiz gero baino, badelako zerbitzua ematen duen entitatearen eta elkartearen artean aldez aurreko kontratu bat, non eskaintzaren alderdi guztiak argi geratuko baitira.

Zehazki, honako gastu eta jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

–Merkataritza eremuaren irisgarritasuna.

–Bezeroentzako aparkalekua.

–Erosketa etxera eramateko zerbitzuak edo antzekoak.

–Balio erantsia ekartzen duten bestelako zerbitzuak, jarduketak eta prestazioak.

2. Merkataritza jarduketarako programak (MJP).

Diruz lagungarriak izanen dira hurbileko txikizkako merkataritzaren banaketa komertzialaren prozesuak dinamizatzeko programak, bai eta jarduera eremu edo sektore jakin batzuetan merkataritza suspertzekoak ere, baldin eta komunikazio kanpaina eta ekintza komertzialak, publizitatea, marketin digitala, salmenta sustapenak, aukera-azokak, erakusleihoekin lotutako jarduerak eta kontsumoa bultzatzeko bestelako ekintzak baliatuz egiten badira.

Merkataritza jarduketarako programa horiek sustatzen dituzten merkatarien elkarteentzat betebehar hau izanen da: programa zer eremu edo gremiotan garatuko den, eremu horretan jardun behar dute.

2.1. Merkataritza jarduketarako programak, gauzatzeko esparruaren arabera, honela sailkatzen dira:

a) Eremuko programak. Kontuan harturik zer ahalmen duen eremu bakoitzak taldeko estrategiak jarraitzeko, zein den jarduketa esparruaren hedadura, zer erakarpen eta eragin duten entitateek egiten dituzten jarduerek, eta zenbat saltoki dauden Nafarroako toki entitateetan, honela sailkatuko dira:

–Eskualdez gaindiko merkataritza eremuak: Iruñeko erdialdea.

–Eskualdeko merkataritza eremuak: Lizarra, Tafalla, Sakana.

–Tarteko esparruak hartzen dituzten merkataritza eremuak: Altsasu, Zangoza.

–Udal esparruko eta hurbileko merkataritza eremuak: gainerako toki entitateak eta Iruñeko eta Tuterako auzoak.

Eremuko programa diruz lagungarriak dira atal honetan ezarritako udalerrietan edo udalerrietako hiriguneetan egiten direnak.

b) Udal azoketan garatzen diren programak.

c) Gremioen programak, merkataritzako jardueraren sektore baterako, Nafarroa osoan.

d) Merkatarien elkarteen batasunek garatutako programak.

2.2. Jarduera mota hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

a) Merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzea.

Xedetzat salmentak sustatzea duten jarduketak edo dinamizazio kanpainak kontsumoa pizteko proiektu baten barnean garatu behar dira, non erakutsiko baita saltoki elkartuek zuzenean parte hartu dutela.

Dirulaguntza eskatzen duen entitateak antolatu eta sustatu behar ditu merkataritza dinamizatzeko jarduketa guztiak, eta horietan parte hartzeko aukera izan behar dute jarduketa eremuan dauden saltokiek, elkartekoak ez badira ere. Nolanahi ere, entitate antolatzaileak parte hartzeko baldintza ezberdinak jartzen ahal ditu kanpaina horietan parte-hartzaile motaren arabera.

Ez dira onartuko merkataritza dinamizatzeko gastuak baldin eta beste administrazio publiko edo toki entitate batzuek antolatuak eta sustatuak badira.

Salbuespenez, onar litezke merkataritza animatzeko jarduketetan parte hartzeagatik entitate eskatzaileak egindako gastuak, nahiz eta jarduketa horiek aurretik aipatutakoak ez diren beste entitate batzuek antolatu eta sustatu, baina, horretarako, ezinbestekoa da jarduketa horiek kanpaina bereki bat indartu eta sendotzeko balio izatea, edo merkataritza-ardatz nagusietan eginak izatea eta merkataritza jarduera sustatzea modu argian, zuzenekoan eta egiaztatzeko modukoan.

Diruz lagungarriak dira hurbileko txikizkako merkataritza sustatu eta indartzen duten jarduketak egiteko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren gastuak, bai eta hirigune edo jarduera sektore jakin batean merkataritza bizkortzekoak ere, horretarako merkataritza sustatzeko jarduketa hauek egiten badira:

a.1) Salmentak sustatzeko kanpaina espezifikoak, berekin dakartenak aldez aurretik bezeroek erosketak egitea, parte hartzen duten saltokietan egin ere, baita honelakoak lortzea ere: zuzeneko deskontuak, deskontuetarako txartelak, zuzeneko sariak, opariak, promozio-opariak edo zozketetan parte hartzeko txartelak.

Gehienbat txikizkako eta hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzeko helburua izanen dute, baita bezero eta kontsumitzaileen fidelizazioa sendotzekoa ere.

Poltsak sustapen opari gisa ematea onartzen da, soilik horiek biodegradagarriak edo berrerabilgarriak direnean eta plastikozko poltsen kontsumoa murrizteari buruzko maiatzaren 18ko 293/2018 Errege Dekretuarekin bat datozenean.

Ez dira entitate eskatzailearen jarduketak onartuko baldin eta horiek elkarlan edo babes lan hutsa edo bigarren mailako jarduera osagarria badira.

Enpresarien elkarte mistoen kasuan, merkataritza dinamizatzen duten jarduketak bideratu behar dira merkataritza enpresa elkartu guztiak sustatzera, eta ez da merkataritza dinamizatzeko jarduketa bakar bat ere onartuko, baldin txikizkako merkataritzako enpresak ez diren bazkideentzat soilik egiten bada.

Kanpainen xedea baldin bada zuzeneko deskontuak aplikatzea banku erakundeen txartelekin edo bestelako ordainbideekin eta kobrantza-bideekin ordaintzen duten bezeroei, horrelako kanpainak onargarriak izanen dira baldin eta ez bazaizkie bakar-bakarrik aplikatzen finantza erakunde bakar batek luzatutakoei; hots, beste banku erakunde batzuetako ordainbideak eta kobrantza-bideak dituzten bezeroek ere parte hartzen ahalko dute. Finantza erakunde bakar batek luzaturiko txartelen kanpainak onartuko dira soilik baldin eta Nafarroako merkataritza txartelaren erabilera esklusiboa xede badute.

a.2) Merkataritzako beste sustapen kanpaina batzuk (hala nola merkataritzaren eguna, erakusleihoen lehiaketak, stock azokak, liburu azokak eta antzekoak). Jarduketa hauen barnean sartuko dira, besteak beste, gremioko elkarteek egindako jardunaldiak, azokak edo ekitaldi tematikoak.

a.3) Marketin digitala, bezeroak fidelizatzeko sistemen bidez egindakoa, helburua izanik bezeroak kontserbatzeko estrategiak eduki eta garatzea, edo online salmentarako plataforma teknologikoen bidez (market place plataformak) edo gailu mugikorretarako aplikazio informatikoen bidez (app-ak) egindakoa.

a.4) Informazio-, publizitate- eta komunikazio-ekintza orokorrak.

a.5) Sentsibilizazio kanpainak, agerian jartzen dutenak zein garrantzitsua den hurbileko merkataritza, edo prestigioa ematen diotenak merkatariek jarduera ekonomikoan duten rolari.

b) Elkartegintza sustatzea.

Diruz laguntzen ahalko dira enpresen egitura hedatu eta sustatzeko gastuak, bai eta jarduketa horretarako bakarrik kontratatutako langileengatiko gastuak ere, baldin eta egitura zabaltzea eta enpresa elkartu berriak erakartzea badute xede, baita haien protagonismoa indartu edo beren tamaina eta ordezkagarritasuna handitzeko helburu hori duten kanpaina espezifikoak gauzatzeko behar diren gastuak ere, salbu eta gastu horiek prestakuntza ekintza bati badagozkie.

3. Prestakuntza jarduerak antolatzeko programak.

3.1. Diruz lagunduko da honako hauek antolatzea: prestakuntza espezializatuko ikastaroak (aurrez aurrekoa nahiz online izan), jardunaldi teknikoak, biltzarrak edo mintegi monografikoak, sakon aztertzen dituztenak txikizkako merkataritzarako interes berezia duten gaiak (belaunaldi erreleboa, ekintzailetza, trantsizio digitala, joera berriak, etab.), edo banaketa komertzialaren funtsezko alderdiak lantzen dituztenak.

3.2. Era berean, diruz lagungarria da jardunaldi edo saio espezifikoak antolatzea, horien helburua bada sustapen ekonomikorako eremuen figura ezagutarazi, sustatu, informatu eta zabaltzea, edo horiek ezartzeko aukerak aztertu eta prospekzioa egitea. Eremu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Sustapen Ekonomikorako Eremuei buruzko abenduaren 13ko 18/2024 Foru Legean ezarrita daude

3.3. Hauek dira gastu diruz lagungarriak:

–Irakasleen, prestatzaileen eta hizlarien ordainsariak.

–Koordinatzaileen ordainsariak, online prestakuntzaren kasuan.

–Irakasleen eta hizlarien joan-etorriak eta ostatua.

–Jardueraren sustapena, publizitatea eta kanpo hedapena.

–Prestakuntza ekintzetan erabiltzen diren ondasun suntsigarriak.

–Prestakuntza jardueretan erabiltzen diren ikasmaterialak eta bestelako materialak editatu edo erostea.

–Ikasgelak alokatzea (fisikoak nahiz birtualak), baita tailerrak edo antzeko instalazioak ere, prestakuntza jardueretan erabiltzen badira.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala xehakatuta aurkeztuko dira eta prestakuntza ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

Prestakuntza jarduera orok gutxienez 4 orduko iraupena izan behar du.

3.4. Prestakuntza espezializatuko ikastaroek betekizun espezifiko hauek bete behar dituzte:

–Eduki espezifikoa izan behar du honako honi buruz: merkataritza-enpresaren kudeaketa, sektoreko profesionalen espezializazioa edo oinarrizko enpresa-prestakuntza.

–Jardunean dauden 6 langilek, gutxienez, parte hartu behar dute. Txikizkako merkataritzaren sektoreko merkatariak beraiek edo besteren konturako langileak izan daitezke.

–Entitate eskatzaileko bazkideei ez ezik, interesa duten txikizkako merkataritzaren sektoreko langile aktiboei ere eskaini behar zaizkie eskaintzak, eta irekita egon behar dute parte hartzeko, baldin eta saltokiak entitate eskatzailearen jardun-eremuan badaude.

–Nolanahi ere, prestakuntza jarduerak antolatzen dituen entitate eskatzaileak parte hartzeko baldintza ezberdinak jartzen ahalko ditu parte-hartzaile motaren arabera. Jarduera irekia dela frogatu beharko da jarduketaren justifikazio memorian.

4. Tresna digitalak bultzatzeko eta kudeatzeko programa.

Diruz laguntzen dira online salmentarako plataforma teknologikoak (market place plataformak), fidelizazio-sistemak eta gailu mugikorretarako aplikazio informatikoak (app-ak) sustatzeko, estrategikoki garatzeko eta finkatzeko jarduketak, baldin eta bide ematen badiete enpresarien elkarteetan integratutako txikizkako merkataritzako ETEei merkatuan lehiatzeko gaitasuna handitzeko eta salmentak sustatzeko.

Gastu hauek dira diruz lagungarriak:

4.1. Market place plataformen, fidelizazio-sistemen eta gailu mugikorretarako aplikazio informatikoen (app-ak) funtzionamenduko, aholkularitza teknikoko eta mantentze-lanetako gastuak.

4.2. Sustapen-, publizitate-, komunikazio- eta hedapen-kanpainen gastuak, egiten direnak dela euskarri digitaletan dela beste bitarteko batzuetan, teknologia berriak erabiliz (market place plataformak, fidelizazio-sistemak edo gailu mugikorretarako aplikazio informatikoak). Gastu mota horiek a.3 ataleko jardueratzat hartzen dira (Marketin digitala), gehieneko dirulaguntzaren ondorioetarako.

5. Sustapen ekonomikorako eremuak eratzeko aholkularitza tekniko espezializatua.

Diruz lagunduko da aholkularitza tekniko espezializatua, sustapen ekonomikorako eremuak eratzeko prozedura errazteko eta ekimenak garatzeko behar den laguntza eta bultzada emateko, eta, horrez gain, prestatutako edozein dibulgazio- edo sustapen-materiala ere.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:

1.1. Publizitate espezifikoa eta publizitate-materiala egitea, zabaltzea eta banatzea (merkataritza dinamizatzeko edo sentsibilizatzeko helburua dutenak eta arestian ezarritako jarduketei dagozkienak), bakar-bakarrik entitate eskatzaileak antolatzen dituenean jarduketa horiek. Ez da onartuko publizitate finkoa sartzea edozein euskarritan, baldin entitatearen izena eta logoa bakarrik agertzen badira, aipatu egin behar baitira merkataritza dinamizatzeko jarduketa eta kanpaina zehatzak edo jarduketa eremu bakoitzean entitateak egiten duen sustapen generikoa.

1.2. Marketin digitala, fidelizazio-sistemen, market place plataformen eta gailu mugikorretara egokitutako tresna informatikoen (app-en) bidez egindakoa.

Diruz lagungarriak izanen dira puntu-trukeengatik edo zozketengatik emandako sariak, fidelizazio-sistemaren txartelak eta tresna digital horien bidez bezeroekin egiten diren komunikazio eta marketin ekintzak.

1.3. Informazio eta komunikazio ekintza orokorrak.

Diruz lagungarriak izanen dira entitate eskatzaileak sustatutako argitalpenak diseinatzeko, egiteko eta banatzeko gastuak, hala nola buletinak, aldizkariak, kartelak eta abar, edo bitarteko digitalen bidez egindakoak, bai eta antzeko beste edozein dibulgazio-material edo argitalpenetan edo komunikabideetan iragarkiak jartzeko gastuak ere, baldin eta horien edukiak bat badatoz hurbileko merkataritza sustatzearekin eta bezeroei zuzenduta badaude. Ez dira onartuko barne aldizkariak edo antzekoak, ezta enpresa elkartuen arteko komunikaziorako buletinak ere.

1.4. Animazio komertziala.

Diruz lagungarriak dira merkataritza dinamizatzeko jarduketak garatzeko behar den animazio komertzialaren gastuak –a1), a2) eta a5) ataletan ezarritako jarduketak–, baldin eta jarduketak salmenta orduetan egiten badira, merkataritzarako kale, gune edo eremuetan betiere.

Animazio komertzialak hura osatu eta indartzen duen jarduera izan behar du, merkataritza sustatzeko kanpaina espezifiko baten barrenean, eta ez dira diruz lagungarriak funtsean horrelako jarduerak edo haiek bakarrik kontuan dituzten merkataritza sustatzeko kanpainak.

1.5. Merkataritza dinamizatzeko jarduerei dagozkien zuzeneko sariak, deskontuak, zozketak, opariak, sustapen-opariak, edo deskontu-txartelak –a1) eta a3) ataletan ezarritako merkataritza dinamizatzeko jarduketei dagozkienak–, eta erakusleihoak atontzeko lehiaketei dagozkien sariak. Azken kasu honetan, ez dira onartzen saltoki irabazleentzako sariak, baizik eta saltoki irabazleak hautatzeko prozesuan parte hartu duten pertsonek lortutakoak.

2. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Entitate eskatzailearen funtzionamendurako eta mantentze-lanetako gastu arruntak.

–Diruz lagungarriak diren jarduerei osorik zuzenean egotzi ezin zaien bulegoko materiala.

–Higiezinen ekipamendua, eta ekipamendu informatikoa eskuratzea.

–Langileentzako kalte-ordainak, dieta, mantenu edo garraio gastuetarako, salbu prestakuntza programetan jasotakoak.

–Higiezinak eta lokalak errentan hartzeko gastuak, salbu eta prestakuntza jardueretarako onarturikoak. Ez dira diruz lagungarriak inongo higiezin motaren amortizazioak.

–Web-orrien mantentze-lanetarako gastuak, domeinua edo ostatatzea berritzekoak, etab.

–Edozein programa edo aplikazio informatikoren mantentze-lanetako gastuak eta abar, salbu eta ezarrita daudenak online salmenta-plataformetarako, bezeroen leialtasuna lortzeko programetarako eta gailu mugikorretara egokitutako tresna informatikoetarako (app-ak).

–Dastaketei dagozkien gastuak, salbu eta merkataritza sustatzeko kanpaina espezifikoen sariei dagozkienean, edo gremioko ekitaldi bat gauzatzeko egindako jarduketen kasuan. Ez da inola ere dirulaguntzarik emanen gastu mota hori besterik ez duten kanpainetarako.

–Dinamizazio edo sustapen kanpainei edo beste edozein jarduketari dagozkien gastuak, baldin eta haien helburu bakarra bada jarduera ludiko edo turistikoei edo antzekoei sostengua edo laguntza ekonomikoa ematea (ekarpena dirutan, gauzatan, erosketa-txarteletan edo antzeko jarduketetan), jarduera komertziala zuzenean sustatu gabe, eta saltoki elkartuen zuzeneko parte-hartzerik gabe.

–Balio erantsiaren gaineko zergak jaso dezake dirulaguntza, baldin eta entitate eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu ezin badu eta berarentzat kostu erreala bada. Entitateak hainbanatze arauaren mende badaude, kostua oinarrituko da dirulaguntza eman aurretik amaitutako azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketan. Entitate eskatzaileak hainbanaketa hori frogatu beharko du.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, gastu diruz lagungarriari honako ehuneko hauek aplikatuko zaizkio, gehieneko muga hauekin:

1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

a) ETE elkartuei zerbitzuak ematea:

MERKATARIEN ELKARTEAK: ELKARTEKO ENPRESA TXIKI
ETA ERTAINEN KOPURUAREN ARABERA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA

10 arte

70

5500

11-20 artean

5.650

21-30 artean

5.950

31-40 artean

6.400

41-50 artean

7.000

51-60 artean

7.750

61-70 artean

8.650

71-80 artean

9.700

81-90 artean

10.900

91-100 artean

12.250

100 baino gehiago

13.750

Merkatarien elkarteen batasunak

70

12.000

Kontzeptu honengatik lortutako eta ordaindutako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa ezin izanen da, inola ere, merkataritza jarduketarako programetarako (MJP) eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko programetarako emandako eta ordaindutako dirulaguntzaren %60tik gorakoa.

b) Bezeroei zerbitzuak ematea:

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA
JARDUKETA
BAKOITZEKO

Merkatarien elkarte mistoak eta gremioetakoak

70

7.000

Merkatarien elkarteen batasunak

9.000

2. Merkataritza jarduketarako programak (MJP).

a) Merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzea.

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA

Eskualdez gaindiko merkatarien elkarteak

70

70.500

Eskualdeko merkatarien elkarteak

48.000

Tarteko esparruak hartzen dituzten merkatarien elkarteak

34.500

Udal esparruko eta hurbileko merkatarien elkarteak

18.000

Udal azoketako merkatarien elkarteak

30.000

Gremioetako merkatarien elkarteak, 100 bazkidetik beherakoak

18.000

Gremioetako merkatarien elkarteak, 100 bazkidetik gorakoak

33.000

Merkatarien elkarteen batasunak

70

73.000

Kasu espezifiko batzuetan bereziki, hauek dira dirulaguntzaren portzentajeak:

KASU ESPEZIFIKOAK

DIRULAGUNTZA

(%)

Merkatarien bi elkartek edo gehiagok merkataritza sustatzeko elkarrekin antolatu eta egindako kanpaina espezifikoak

75

Zuzeneko sariak, zozketa-sariak, opariak, sustapen-opariak, deskontu-txartelak, etab., salmentak sustatzeko kanpaina espezifikoei dagozkienak (a1 atala), erakusleihoak atontzeko lehiaketei dagozkienak (a2 atala) edo tresna digitalen bidez aplikatutako deskontuak (a3 atala)

70

Gremio-elkarteen azokak, lehiaketak eta ekitaldiak, eta stock-azokak

60

Gehieneko dirulaguntza ekitaldi bakoitzeko: 9.000

Merkataritza animatzeko jarduketetan parte hartzeagatiko gastuak, baldintza hauek betetzen direnean: jarduketak ez izatea entitate eskatzaileak edo administrazio publiko edo toki entitateek antolatuak; kanpaina bereki bat indartu eta sendotzeko balio izatea; merkataritza-ardatz nagusietan eginak izatea, eta merkataritza jarduera bat sustatzea modu argian, zuzenekoan eta egiaztatzeko modukoan

25

Kanpainetako bakoitzean, kanpaina horretako guztizko gastu diruz lagungarrien %60 izanen da honako hauetarako gehieneko gastu diruz lagungarria: salmentak sustatzeko kanpaina espezifikoen zuzeneko sariak, deskontuak, zozketak, opariak, sustapen-opariak, zozketak edo deskontu-txartelak, baita erakusleihoak atontzeko lehiaketen sariak edo fidelizazio-sistemetako deskontuak ere.

b) Elkartegintza sustatzea.

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA

Merkatarien elkarteak

70

3.000

Merkatarien elkarteen batasunak

5.000

3. Prestakuntza jardueren antolaketa.

JARDUKETA MOTA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA
JARDUKETA
BAKOITZEKO

Prestakuntza espezializatuko ikastaroak, jardunaldi teknikoak, kongresu edo mintegi monografikoak

70

4.000

Prestakuntza espezializatuko ikastaroak, jardunaldi teknikoak, kongresuak edo mintegi monografikoak, merkatarien bi elkartek edo gehiagok elkarrekin antolatu eta gauzatuak

75

4.000

Sustapen ekonomikorako eremuei buruzko jardunaldiak

75

5.000

4. Tresna digitalak bultzatzeko eta kudeatzeko programa.

GASTU MOTA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA

Sustapen-, publizitate-, komunikazio- eta hedapen-gastuak

70

a3 atalean
sartuta daudenak
(marketin digitala)

Market place plataformen funtzionamenduko, aholkularitza teknikoko eta mantentze-lanetako gastuak

70

5.000

Fidelizazio-sistemen funtzionamenduko, aholkularitza teknikoko eta mantentze-lanetako gastuak

70

5.000

Gailu mugikorretara egokitutako tresna informatikoen (app-ak) funtzionamenduko, aholkularitza teknikoko eta mantentze-lanetako gastuak

70

5.000

5. Sustapen ekonomikorako eremuak eratzeko aholkularitza tekniko espezializatua.

JARDUKETA

DIRULAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA

Aholkularitza tekniko espezializatua

75

15.000

7. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz:https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvencion-para-el-fomento-y-gestion-de-colectivos-comerciales (hemendik aitzina, laguntzaren fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen eguntzat.

3. Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den inprimakia erabiliz eginen dira, eta Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio.

4. Eskaera-orriak honako adierazpen hauek ditu:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko betetzen direla 3.1 oinarrian eskatutako betebehar orokorrak.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta "de minimis" laguntzei buruzkoa (13. oinarrian aipatzen dira).

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, deialdian aurkeztutako jarduketei aplikatzen zaien BEZaren gainekoa. Hartan adieraziko da ea eskatzaileak BEZa berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duen. Gainera, hainbanaketa eginez gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

d) Erantzukizunpeko adierazpen bat, adierazten duena betetzen duela 3.2.1 oinarrian aurreikusitako erregistroren batean inskribatuta edo inskripzioa erregularizatzeko tramiteetan egoteko baldintza.

5. Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Agiriak eskaneatuta aurkeztu behar dira, behar bezala identifikatuta eta bereizita. Honako hauek dira:

5.1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

a) Nortasuna egiaztatzen duten agiriak: merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen deialdira lehen aldiz aurkezten diren entitateen kasuan, beren nortasuna frogatu beharko dute, gaurkotutako estatutuen kopia aurkeztuz.

b) Akta liburuaren kopia, behar bezala sinatua edo eginbidetua, non adieraziko baita batzarrak edo organo baliokideak honako atal hauek onetsi dituela:

–2025eko aurrekontuaren likidazioa.

–2026ko aurrekontuaren onespena.

–2026rako ezarritako hileko kuoten zenbatekoa, elkartutako ETE bakoitzeko.

c) Berariazko baldintzak betetzen direla frogatzeko, entitate eskatzailea nolakoa den, honako hau aurkeztuko da:

–Merkatarien elkarteen kasuan (mistoak edo ez): eskaera aurkezten den egunean elkartean dauden enpresa txiki eta ertain guztien zerrenda gaurkotua, 1. ereduaren arabera.

–Merkatarien elkarteen batasunen kasuan: eskaera aurkezten den egunean batasuna osatzen duten elkarte guztien zerrenda gaurkotua, 2. ereduaren arabera.

5.2. Jarduketa diruz lagungarriei buruzko dokumentazioa.

Jarduketa plan orokorra aurkeztuko da. Plan horretan, diruz lagungarria den aldian egin diren eta egitekoak diren jarduera guztien zerrenda jasoko da, programaren arabera taldekatuta, baita haien gauzatze-egoera eta aurreikusitako kostua eta finantzaketa ere, 3. ereduaren arabera.

5.2.1. Merkataritza egiturak sustatzeko programak.

–Entitate eskatzaileak kontratatutako enpresa edo profesional batek egiten dituen jarduketa guztiak (eginak nahiz aurreikusiak) biltzen dituen deskripzio-memoria, 4.1.1.a oinarrian adierazitako zereginei dagokienez; Azaldu beharko da zerrenda horretan ageri diren zereginetatik zein ez dituen egiten eta, orobat, zerrendan daudenez gain beste zer zeregin betetzen dituen, baldin eta balio erantsia ekartzen badiete erakundearen kudeaketa eta administrazio lanei.

–Zerbitzua ematen duen enpresaren edo profesionalaren identifikazioa.

–Kontratazio horren kostua diruz lagungarria den aldirako (deialdian ezarritakoa).

–Zeregin horietarako enpresa edo profesional espezializatuak kontratatzen badira: entitate eskatzailearen eta enpresa edo profesional horien artean formalizatutako kontratuen kopia.

–Zeregin horiek langile berekiekin edo kudeatzaileekin egiten baditu: erantzukizunpeko adierazpena, zehaztuta lanaldiaren zer portzentaje den eta zeregin horiek dakarten kostua.

–Lehen aipatutako dokumentazioa aurkeztu bazen merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko 2025eko dirulaguntzen deialdian, ez da beharrezkoa izanen berriz aurkeztea. Kasu horretan, horren berri emanen da eskaera-orrian, eta adierazi beharko da, besterik ez, diruz lagungarria den aldian zerbitzu horiek kontratatzeko aurreikusten den kostua, 4. ereduaren arabera.

5.2.2. Merkataritza jarduketarako programak (MJP).

Entitate eskatzaileak antolatu eta sustatutako kanpaina bakoitzerako, diruz lagungarria den aldian eginak zein egiteko daudenak, deskribapen-memoria bat aurkeztuko da, honako atal hauei buruzko informazio xehatuarekin:

–Kanpainaren izena.

–Kanpainaren deskribapena.

–Kanpainaren helburuak.

–Jarduera gauzatzeko datak eta zer egoeratan dagoen.

–Gastuen deskribapen xehatua, bereiz adierazita sarietako, oparietako, deskontuetako eta abarretako gastuak eta kanpainako gainerako gastuak.

–Diru-sarreren deskribapen xehatua.

–Parte hartzeko oinarriak, hala badagokio.

–Kanpainak batera antolatzea eta egitea: jarduketak zenbait merkatari elkartek elkarrekin egitekoak badira edo egin badira, horren berri eman beharko da, eta argi zehaztuko da zer zeregin beteko edo bete dituen elkarte bakoitzak, eta zer gastu eta diru-sarrera izanen diren kanpainaren ondorioz, eta, bestetik, haietatik zer parte dagokion elkarte antolatzaile bakoitzari.

5.2.3. Prestakuntza jarduerak antolatzeko programak.

Entitate eskatzaileak antolatu eta sustatutako prestakuntza jarduera bakoitzerako, diruz lagungarria den aldian eginak zein egitekoak egon, deskribapen-memoria bat aurkeztuko da, honako atal hauei buruzko informazio xehatuarekin:

–Prestakuntza ekintzaren izena.

–Programa, deskribapena, edukiak eta helburuak.

–Iraupena.

–Bertaratutako kideen kopurua.

–Aurkezteko datak eta tokia.

–Irakasleak, hizlariak eta koordinatzaileak, eta haien lanbide kualifikazioa.

–Jarduera gauzatzeko behar diren baliabide materialak edo tresna teknologikoak.

–Gastuen deskribapen xehakatua.

–Diru-sarreren deskribapen xehatua.

–Prestakuntza jarduerak batera antolatzea eta egitea: jarduketak zenbait merkatari elkartek elkarrekin egin badituzte, horren berri eman beharko da, eta argi zehaztuko da zer zeregin beteko edo bete dituen elkarte bakoitzak, eta zer gastu eta diru-sarrera izanen diren jardueren ondorioz, eta, bestetik, haietatik zer parte dagokion elkarte antolatzaile bakoitzari.

5.2.4. Tresna digitalak bultzatzeko eta kudeatzeko programa.

Memoria bat, deskribatzen dituena diruz lagungarriak diren hiru tresna digitalen funtzionamenduko, aholkularitza teknikoko eta mantentze-lanetako gastuak, honako hauek zehaztuta: lortu beharreko helburuak, parte-hartze maila, atxikitako establezimenduen edo merkatarien elkarteen zerrenda, eta diruz lagungarria den aldirako aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren deskribapen xehatua, egindakoak nola egiteko daudenak.

5.2.5. Sustapen ekonomikorako eremuak eratzeko aholkularitza tekniko espezializatua.

Egin beharreko jarduketen deskripzio-memoria, jarduketak eginen dituzten enpresa, profesional edo entitate espezializatuak identifikatuta eta lortu beharreko helburuak adierazita, baita diruz lagungarria den aldian izandako gastu eta diru-sarrerei buruzko informazio xehatua ere, egindakoak nahiz egiteko daudenak.

5.3. Beste agiri batzuk.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada ekipamendu ondasunen horniduraren kasuan edo aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek zerbitzu bat ematen duten kasuetan, eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu, eta aukeratutako eskaintzaren hautaketa justifikatu beharko du eskaera-orriko "Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa" atalean.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu edo inbertsio diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua edo inbertsioa. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

6. Oinarri arautzaileetan adierazitako eredu guztiak laguntzaren fitxan daude eskuragarri.

7. Eskaerak betebehar horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskaerak aztertuko ditu, eta gero organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela. Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko kudeaketa organo eskuduna.

2. Azkenean onartzen diren eskaerei dagokien dirulaguntza honela zehaztuko da:

Jarduera diruz lagungarriei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da ezarritako gehieneko zenbatekoen eta portzentajeen arabera.

Aurrekontu erabilgarria aurreko puntuaren arabera eman behar diren dirulaguntzen zenbatekoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa eginen da.

Hori kalkulatzeko, baimendutako gastuaren zenbatekoa kalkulatutako dirulaguntzaren zenbatekoaz zatituko da.

Kasu horretan, dirulaguntzak eman ondoren ateratzen den benetako dirulaguntzaren ehunekoa aplikatuko zaio diruz lagundutako jardueren justifikazioari.

3. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia da.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, jarduketa bakoitzeko, eta laguntzaren zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda.

4. Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

5. Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Eskatutako dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, esanbidezkoak edo isilbidezkoak izan, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

9. oinarria.–Jarduketen justifikazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Egindako jardueren justifikazioa epe hauetan aurkeztuko da:

a) Lehenengo justifikazioa: 2025eko azaroaren 1etik 2026ko martxoaren 31ra bitartean (bi egunak barne) egindako, ordaindutako eta amaitutako jardueren justifikazioa dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztuko da.

b) Bigarren justifikazioa: 2026ko apirilaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean (biak barne) egindako jarduerak 2026ko azaroaren 10era arte aurkeztuko dira (egun hori barne).

c) Gizarte aseguruei eta PFEZa dela bide egindako atxikipenei dagozkien ordainketen justifikazioa –2026ko urrikoak biak– 2027ko otsailaren 10era arte aurkeztuko da, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa modu telematikoan aurkeztuko da, horretarako erabiliz laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko orria, eta Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

3. Egindako jarduketak justifikatzeko dokumentazioa.

3.1. Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztu behar da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikaturik. Hauxe da:

a) Azken memoria, egindako jarduera guztiak zehatz-mehatz deskribatzen dituena.

Bigarren epean justifikatu beharreko jardueren azken memorian, adieraziko da desbideratzerik izan den laguntza eskatzeko unean aurkeztutako memoriarekiko.

Elkarteko lehendakariak edo idazkariak sinatu behar ditu gauzatze memoriak; hark balioztatuko ditu eta ontzat emanen ditu egindako jarduketak.

b) Diruz lagundutako jarduera bakoitzeko (sustapen-kanpaina, prestakuntza jarduera, etab.), 5. ereduaren arabera aurkeztutako faktura guztien zerrenda xehatua eta sailkatua.

c) Egindako gastuei edo inbertsioei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira; ondorio horietarako, ordainagiriak ez dira onartuko.

d) Bankuko egiaztagiriak, fakturak ordaindu direla frogatzen dutenak.

Ordainketa honako hauen bidez eginen da: banku-transferentzia, bankuaren ordainagiria edo entitate onuradunaren kreditu edo zordunketa txartela. Faktura bakoitza bere ordainketa-agiriari lotua egonen da, eta faktura guztiak behar bezala ordenatuak aurkeztuko dira.

Eskudirutan ordaintzea onartuko da, betiere, hornitzaileak sinatu eta zigilatutako hartu-agiri bat aurkezten badu entitate onuradunak, non fakturaren zenbakia, ordainketa eta data zehaztuko baitira (sinaduraren azpian, sinatzailearen izena eta nortasun agiri nazionalaren zenbakia jarriko dira), edo hornitzailearen banku-kontu batean egindako eskudiruzko sarrera justifikatzen bada.

Eragiketaren batean parte hartzen duten alderdietako bat enpresaburu edo profesional gisa ari bada eta hango gastuak eskudirutan ordaindu badira, gastu horiek ez dira inoiz kontuan hartuko 1.000 eurokoak edo hortik gorakoak badira, edo balio bera badute atzerriko moneta batean, urriaren 29ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz (lege hori Tributu eta aurrekontu arloko araudia aldatzeari eta iruzurra prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko jarduketak indartzeko araudi finantzarioa egokitzeari buruzkoa da).

e) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: dirulaguntza honetaz aparte jarduketak finantzatu dituzten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa adierazi behar dira; funts berekiak, bestelako baliabideak, derramak, kuotak, kuoten itzulketak, parte hartzen duten elkartekideei egotzitako funtsak, bestelako dirulaguntzak edo diruz lagundutako jarduketak edo babesletzek sortutako diru-sarrerak izan daitezke. Adierazpen hori justifikaziorako orrian dago.

f) ETE elkartuei zerbitzuak ematearen kontzeptuan egindako jarduketen kasuan, zerbitzuak bertako langileekin edo kudeatzaileen bidez egin badira:

Nominak eta Gizarte Segurantzako kotizazio dokumentuak (langileen izen zerrenda eta kotizazio likidazioen zerrenda).

g) Bezeroei zerbitzuak emanez gero:

Parte hartu duten saltokien zerrenda eta aurkezturiko gastuaren zenbatekoa, merkatariei egozten zaiena jarduketa hori dela eta.

g.1) Merkataritza eremuaren irisgarritasuna:

–Zerrenda xehatua, besteak beste honako datu hauek jasoko dituena: zerbitzua ematen duen enpresa (saltokietarako zerbitzua soilik), bezeroak merkataritza eremura eramateagatik egunero jaulkitzen diren tiketak, ibilbideak, maiztasuna, etab.

–Saltoki bakoitzak hilean trukatu eta ordaindutako garraio txartelen zerrenda. Aipatu txartelak gorde behar dira, zerbitzu kudeatzaileak eskatzen ahalko baititu, ausaz eta noiznahi.

–"Merkataritza eremuaren irisgarritasuna" izeneko kontzeptuaren azkeneko justifikazioan, zerbitzu horren erabiltzaileak saltoki elkartuen bezero bihurtzeari buruzko konbertsio-tasa agertu behar da, honako hauen gaineko balorazioekin batera: aurreikusitako helburuak, lortutako emaitzak, zerbitzua mantentzearen merkataritza-interesa eta hori ekonomikoki bideragarri egiteko baldintzak, inguruabarrak edo aurreikusitako finantzaketa.

g.2) Bezeroentzako aparkalekua:

Zona urdinean aparkatzeko txanponak banatu dituzten establezimenduen zerrenda (saltoki besterik ez diren establezimenduak), hilerokoa, edo, kasua bada, saltoki bakoitzak bezeroei hilean egindako ordainketen zerrenda.

Saltoki horietan erostearen ordainean bezeroei txanpon urdinak ematea sortu zuten erosketen agiri eta faktura guztiak gorde behar ditu entitate onuradunak.

Saltoki horietan erostearen ordainean bezeroei aparkalekua ordaintzea sortu zuten erosketen agiri era faktura guztiak gorde behar ditu entitate onuradunak.

Bi kasuotan, zerbitzu kudeatzaileak erosketa-agiriak eta -fakturak eskatzen ahalko ditu, ausaz eta noiznahi.

g.3) Erosketa etxera eramateko zerbitzua:

Entitate onuraduna osatzen duten establezimenduek (saltoki besterik ez diren establezimenduak) hilean egindako eramateen zerrenda.

h) Merkataritza jarduketarako programen kasuan (MJP).

Merkataritza sustatzeko kanpaina espezifikoak:

–Erosketak egiten edo zerbitzuak kontratatzen bazaizkie saltoki elkartuei, horiek emandako fakturetan zehazki adierazi beharko da zer kanpainari dagozkion eta erositako produktuen edo kontratatutako zerbitzuen xehetasuna.

–Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen, publizitate eta komunikazio material guztien kopia bat: iragarkiak, irratiko iragarkiak, web-orrietan sartutako informazioaren estekak edo bitarteko digitalak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien lagin bat.

–Diruz lagungarriak diren kontzeptuei dagozkien zerbitzuak ez dituenean zuzenean kontratatu entitate eskatzaileak berak, baizik eta agentzia antolatzaile baten bitartez kontratatu baditu, agentzia horrek kontzeptu horiengatik jasotako fakturak eta ordainketaren frogagiriak.

–Kanpainarik egiten bada fidelizazio-sistemen, market place plataformen eta gailu mugikorretara egokitutako tresna informatikoen (app-en) bidez egindako salmentak sustatzeko, memoriak honako hauei buruzko informazioa jaso beharko du: sistema horietara atxikitako saltokien edo merkatarien elkarteen kopurua, bezero-kopurua, egindako eragiketa-kopurua, salmenta-kopurua, egindako sustapenak, trukatutako puntuak eta abar, justifikatutako aldiari dagokionez.

–Entitate onuradunak sustatutako argitalpenak (aldizkariak, informazio-buletinak, saltokien planoak eta abar) prestatu diren kasuan, ale bat aurkeztuko da argitalpen bakoitzeko.

–Idatzizko hedabideetan publizitatea txertatzen bada, azalaren eta argitaratutako iragarkiaren kopia aurkeztuko da, eta, bitarteko digitalak badira, estekak, pantaila-argazkiak, etab.

i) Prestakuntza jarduerak antolatuz gero:

–Diruz lagundutako ekintza bakoitzarekin lotura duen sustapeneko, publizitateko eta komunikazioko material guztiaren ale bat, irrati iragarkiak, bestelako iragarkiak, webguneetan txertatuta dagoen informaziorako loturak, eta bitarteko digitalak.

–Prestakuntza espezializatuko ikastaroen kasuan, parte-hartzaileen zerrenda, 6. ereduaren arabera.

j) Sustapen ekonomikorako eremuak eratzeko aholkularitza tekniko espezializatuaren kasuan, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

–Egindako bileren edo aholkularitzen zerrenda zehatza, datak, parte-hartzaileak eta landutako gaiak adierazita, 7. ereduaren arabera.

–Hala badagokio, egindako bileretako hartutako erabakiak, ondorioak edo aktak.

–Aholkularitza enpresak edo entitate espezializatuak egindako edozein dokumentu, proposamen edo azterketa.

–Hala badagokio, horretarako prestatutako dibulgazio- edo sustapen-material guztiak.

3.2. Hala badagokio, eskatzailearen inskripzioa dagokion erregistroan erregularizatzeko izapidea hasi izanaren frogagiriaren kopia, 3.2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

10. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Justifikazio agiriak aztertuta, Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintza guztiak.

Frogagiriak aurkeztu, aztertu eta onartu ondoren emanen dira dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, justifikatzeko ezarritako bi epeetako bakoitzeko jarduketei dagozkienak, aurreko oinarri arautzailean ezarritakoari jarraikiz.

Ordainketen ebazpenak 2026ko abenduaren 31 baino lehenago emanen dira.

11. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketen publizitate betebeharrak.

1. Nafarroako Gobernuaren logo ofiziala agertu beharko da jarduketa diruz lagungarriek sortzen dituzten publizitate eta marketin euskarrietan, poltsa, kamiseta, kartel, argitalpen, iragarki, ikastaroetako gai zerrenda, material didaktiko eta abarretan, honako aipamen honekin batera: "Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa".

Marka hori ezin izanen da jarri aldez aurretik baimenik ematen ez badu Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak. Baimen hori eskatzeko, laguntzaren fitxan horretarako egonen den esteka erabiliko da, eta laguntzaren fitxako erabileraren eskuliburua beteko da markaren aplikaziorako.

2. Irrati-iragarki, marketin digitaleko eta sare sozialetako jarduketa eta abarretan agertu beharko du "Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa" aipamenak.

3. Erreportajeak, prentsa-oharrak edo elkarrizketak direnean, berariaz aipatu beharko da jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela.

4. Nafarroako Gobernuaren beste jarduera edo zerbitzu batzuk hedatzen dituzten publizitate-kanpainen kasuan, publizitateak zerbitzu horien berariazko informazioa jaso beharko du, dagozkien web-estekak barne.

5. Ez dira onartuko edozein sustapen-materialetan entitate eskatzailearen logoa sartu besterik egiten ez duten publizitate gastuak, edo iragarkiaren edukiak zuzeneko loturarik ez duenean merkataritza dinamizatzeko kanpaina espezifiko batekin edo entitate eskatzailearen jarduketa eremutik hurbileko hiri-merkataritzaren sustapenarekin. Ez da inongo kasutan onartuko hesi finkoetako publizitatea, ez eta antzeko egitura eta euskarrietakoa ere.

6. Merkataritza sustatzeko, prestakuntzako eta komunikazioko ekintzetan, bereziki zainduko da erabiltzen diren irudi eta mezuak lagungarriak direla generoko estereotipoak gainditzeko. Bestetik, testuak idaztean zainduko da hizkera inklusiboa erabiltzen dela.

12. oinarria.–Onuradunen beste betebehar batzuk eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradun guztiek, hilabeteko epean, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta biharamunetik hasita, telematikoki aurkeztu behar dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean arautzen dena.

Foru lege horren 3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituzten onuradunek aitorpen hori aurkeztu beharko dute foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritako dokumentazioarekin batera.

5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzen ez dituzten onuradunek adierazpen hori bakarrik aurkeztu beharko dute, alderdi hori adierazita.

2. 30.000 eurotik gorako laguntzen onuradunek, hilabeteko epean, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta biharamunetik hasita, 3.1.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar dute , abenduaren 29ko 3/2024 Legean aurreikusitako ordainketa epeak bete dituztela egiaztatzeko. Bestela, 3.1.3 oinarrian aurreikusitako penalizazioa aplikatuko da.

3. Diruz laguntzen diren jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

4. Diruz lagundutako jarduketetan egin gogo diren funtsezko aldaketak eskatzea Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen.

Zerbitzu horrek baimendu beharko du funtsezko edozein aldaketa, eta aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

Diruz lagundutako jarduketa bat beste baten ordez gauzatzea onartzen ahalko da, betiere programa beraren barruan, baldin eta egindako jarduketak deialdiaren baldintzak eta xedea betetzen baditu eta aldaketa hori behar bezala arrazoitzen bada jarduketaren justifikazioan.

Inola ere ez da onartuko diruz lagundutako jarduketa bat beste baten ordez gauzatzea, jarduketa horiek programa desberdinetakoak direnean.

Era berean, diruz lagundutako jarduketak gauzatzean, amaierako zenbatekoetan programa mailan gertatzen diren desbideratzeak onartuko dira baldin eta dagozkien gauzatze memorietan arrazoituta justifikatzen badira eta deialdiaren helburuak betetzen direla bermatzen bada.

5. Agerian jartzea, behar den bezala, dirulaguntza jaso dela, 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

6. Ez da erabiliko emakumeak diskriminatzen dituen irudirik diruz lagundutako jarduketetan, publizitate euskarrietan eta jarduerak zabaltzeko materialetan; emakumeen eta gizonen berdintasuna eta rolen pluraltasuna sustatuko da, eta hizkera inklusiboa erabiliko da. Halaber, ez da hizkera sexistarik erabiliko diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

7. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

8. Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari dagokionez:

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio onartutako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazio hori epez kanpo aurkezten badu, baina, betiere, 2026ko azaroaren 10era bitarte aurkezten badu (egun hori barne), ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Bigarren justifikazio epeko dokumentazioa 2026ko azaroaren 16ra arte aurkezten bada (egun hori barne), aldi horretan ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da, eta, egun horri baino geroago aurkezten bada, aldi horri dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

c) Dirulaguntzaren azken ordainketa egin ondoren, egiaztatu eginen da diruz lagundutako jarduketak gauzatu ote diren aurreikusitako eta eskatutako prezioan baino merkeago, edo diruz lagungarriak ez diren, dirulaguntza ematea eragin zutenak ez izateagatik; halakoetan, murrizketa hauek eginen dira:

–Programa baten exekuzioa, oro har, %75etik beherakoa izan bada, banaka egiaztatuko da programa osatzen duten jarduketak gauzatu diren ala ez.

–Jarduketa baten exekuzioa diruz lagundutako zenbatekoaren %50 eta %75 artekoa bada, jarduketa horren azken dirulaguntzaren ordainketa %50 murriztuko da.

–Jarduketa bat %50etik beherakoa bada edo gauzatzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren azken zenbatekotik kenduko da jarduketa horretarako emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Zerbitzu kudeatzaileari 2026ko urriaren 1a baino lehen jakinarazten bazaio diruz lagundutako jarduketaren bat ez dela egin edo aurreikusitakoa baino zenbateko txikiagoarekin gauzatu dela, jarduketa horiek ez dira kontuan hartuko exekuzio maila zehazteko orduan.

Exekuzio maila zehazteko, programa bakoitzean diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa eta programa bakoitzean onartutako gastu justifikatuaren zenbatekoa alderatuko dira.

d) Publizitatearen eta marketinaren euskarri, iragarki, irrati-iragarki, kartel, argitalpen eta abarretan ez badira betetzen diruz lagundutako jarduketen publizitateari buruzko betebeharrak, komunikazio euskarri horietarako gastutik ez da batere onartuko. Betebehar hori partzialki ez betetzeak euskarri horri dagokion dirulaguntzaren ordainketa %5 murriztea ekarriko du.

e) Kanpaina edo jarduketa batean ez bada aipatzen Nafarroako Gobernuaren laguntza duela, 11. oinarrian ezarritako publizitateari buruzko betebeharra ez dela bete ulertuko da, eta ez da onartuko kanpaina edo jarduketa horri dagokion gastua, edo, bidezko bada, galduko da kanpaina edo jarduketa horretarako onetsitako dirulaguntza ordaintzeko eskubidea.

f) 2026ko azaroaren 10erako gutxienez 20 establezimendu atxikita egoteko betebeharra konplitzen ez bada, online salmentako plataformen kasuan (market place plataformak), dagokion ordainketa %50 murriztea ekarriko du, edo, hala badagokio, ordaindutako dirulaguntzaren %50 itzultzea, berandutze interesekin batera.

g) 3.2.1 oinarri arautzailean adierazitako erregistroetako batean inskripzioa 2026ko azaroaren 10erako (egun hori barne) erregularizatzeko izapideak hasi izanaren betebeharra ez betetzeak emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta, hala badagokio, ordaindutako dirulaguntza eta berandutze-interesak itzultzea.

13. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta "de minimis" laguntzen izaera.

1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta beste administrazio publiko batzuek jarduketa berberetarako ematen dituzten beste edozein dirulaguntzarekin.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru urteko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin izanen da izan 300.000 eurotik gorakoa. Enpresa bakarraren definizioa erregelamendu horren 2.2 artikuluan ezarritakoa izanen da.

Kontuan hartu beharreko hiru urteko aldia etengabe ebaluatu behar da, eta, "de minimis" laguntza bat ematen den bakoitzean, aurreko hiru urteetan emandako "de minimis" laguntzen zenbateko osoa hartuko da kontuan.

Horretarako, laguntzen eskatzaileek eskaera-orrian deklaratuko dute hiru urteko edozein alditan jasotako beste edozein "de minimis" laguntza, baldin eta erregelamendu horren edo "de minimis" beste erregelamendu batzuen mende badaude.

14. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta interesdunek erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduran beharrezkoak diren gainerako komunikazioak interesdunen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez (GHEB) eginen dira. Jakinarazpen edo komunikazio horren bidalketaren berri emanen da eskatzaileak adierazitako helbide elektronikoaren bitartez.

15. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntza eta Laguntza Publikoen Publizitate Sistema Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/consulta).

Era berean, emandako dirulaguntzak laguntzaren fitxan argitaratuko dira eta honako hauek adieraziko dira: deialdia, zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, entitate onuradunak eta emandako diru kopurua.

16. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iragarkiaren kodea: F2603617