77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. 2. kategoriako turismo aterpetxea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 253035N.

Titularra: Javier Vega Vidaurre eta Estibaliz Undiano López.

Jarduera: 2. kategoriako turismo aterpetxea.

Tokia: Aizkoako 26. poligonoko 61. lurzatia.

Aritzalan (Deierri), 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2605053