2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Fruta eta barazki biltegia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
–Sustatzailea: Verdunavar frutas y verduras SL.
–Jarduera: fruta eta barazki biltegia.
–Tokia: Noain-Ezkirotz industrialdea, P kaleko 11 eta 13 zenbakiak, L kaleko 3, 5 eta 7 zenbakiak eta Z kaleko 32 zenbakia. Posta Kodea: 31110 (Noain). (Elortzibar).
1. poligonoko 174., 175., 178., 179., 180. eta 182. katastro-lurzatiak.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Noainen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2604826