2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko espazioa
Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta harekin bat datozenetan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan eta harekin bat datozenetan, aditzera ematen da Ultzamako alkateak 2026ko martxoaren 27an emandako ebazpen baten bidez honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela:
Espediente zenbakia: 34/2025.
Eskatzailea/sustatzailea: Arraitz-Orkingo Kontzejua.
Jarduera: erabilera anitzeko espazio bat gaitzea, kontzeju-etxearen teilatupeko solairuan.
Hemen sartuta dago: Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 15. taldeko (Merkataritzako jarduerak eta zerbitzuak) 15.1 atalean: "Ikuskizunak eta josteta jarduerak, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren arabera (foru dekretu horren bidez onetsi zen establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa) edo horren baliokide den indarreko arauaren arabera".
Tokia: Arraitz-Orkingo (Ultzama) La Asunción kaleko 12 zenbakia (9. poligonoko 356. lurzatia).
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2604878