2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Jarduera-lizentziaren eskaera. Behi-aziendarako abeltzaintza estentsiboko instalazioa
Aditzera ematen da behi-aziendarako abeltzaintza estentsiboko instalazio bat jartzeko espedientea (8. poligonoko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 12., 13., 14. eta 15. lurzatiak eta 9. poligonoko 1., 2., 3., 4., 5. eta 8. lurzatiak) jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Garesen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2605027