77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren 89. artikuluan. Jendaurreko informazioa

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 01-ABR-26 (2/UV).

2017ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintzako araudiaren 87., 88. eta 89. artikuluen aldaketa. Aldatu zen erabilerei buruzko araudia (87., 88. eta 89. artikuluak), ostalaritzako jarduerei dagokienez, eta eman zen artikulu horien behin betiko idazketaren testu eguneratua. Aldaketa 3 xedapenekin osatu zen: xedapen iragankor bat, interpretazio-xedapen bat eta azken xedapen bat.

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren 2017ko aldaketan jasotako zehaztapenen artean zegoen taberna eta kafetegi guztiek atal estanko bat izatea sarreran 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen, eta adierazten zuen ezen, atal estankoa eraikitzea bateraezina bada lokalaren edo eraikinaren babes-mailarekin edo udalak zailtasun berezi bat aitortzen badu, salbuespen gisa, beste soluzio batzuk hartuko liratekeela kontuan, hala nola funtzionamendu-ordutegiari edo musika-instalaziorik ez egoteari buruzkoak, hartara egokitzapen efektiborik handiena lortze aldera (kasua bada, informazio-kartelean jasoko dira).

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa honen xedea da Planaren hirigintzako araudia aldatzea; zehazki, 89. artikuluaren xedapen iragankorrean eta azken xedapenean, lehendik dauden ostalaritza-jardueretan atal estanko bat izateko eskakizunari buruzko zatian.

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa hau Iruñeko Alde Zaharraren eremuan aplikatuko da, VIII. unitate integratuan (ZO-1).

Espedientean jasota daude udal arkitektoaren 2026ko martxoaren 18ko txostena eta Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren 2026ko martxoaren 24ko txostena.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea "Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa puntuala 89. artikuluaren xedapen iragankorrean eta azken xedapenean" deritzon dokumentua. Aldaketa Iruñeko Udalak sustatu du.

2. Dokumentua hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

3. Behar diren nahitaezko txostenak eskatzea, espedientean sartzeko eta baloratzeko, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren 89. artikuluaren eta lotutako xedapenen aldaketa behin betiko onetsi baino lehen. Aldaketa Iruñeko Udalak sustatu du.

4. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, eta iragarkiak jartzea Nafarroan editaturiko egunkarietan, bederen.

5. Agintzea espedientea jendaurrean jar dadila Udaleko Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

6. Erabaki hau igortzea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrari.

Iruñean, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2605167