77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak, peñek parte har dezaten 2026ko sanferminetan. Laburpena

DDBN kodea: 895166.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/895166).

Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariaren 2026ko martxoaren 20ko ebazpen baten bidez onetsia.

–Onuradunak.

Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez badute.

–Helburua.

Iruñeko peñek sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra) hiriko jai-giroa biziagotzeko jarduerak antola ditzaten sustatzea.

–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko prozedura aurrera eramatea, banakako ebaluazioaren araubidean, zehaztutako jarduketak egin daitezen, Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraikiz.

–Zenbatekoa.

85.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Hilabete, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2604626