77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Udal ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udal ordenantza bat, helburu duena gizalegezko jokaerak sustatzea eta espazio publikoak babestea Milagron.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2604816