Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
32E/2026 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, norgehiagokako araubideko dirulaguntza deialdi bat onesten duena, 591.563,86 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako. DDBN kodea: 896534.
Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan tramitatzen da espediente hau.
COVID-19ak eragindako epidemiaren agerpenak aurrekaririk gabeko krisi sanitario, ekonomiko eta soziala ekarri du mundu osoan.
Pandemiak Europan eragindako kalte ekonomiko eta sozialak ahal den neurrian arintzeko, Europako Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak suspertze plan bat adostu dute, finantza-pizgarrien pakete batean oinarrituta, krisiari erantzuteko eta krisitik ateratzeko bidea errazteko. Suspertze planaren finantza-baliabide gehienak "Next Generation" suspertze funts berrian biltzen dira, zeinaren elementu nagusia baita "Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa".
Espainiak 2021-2023 urteetarako aurreikusitako inbertsio eta berrikuntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotzen dira, mekanismo horren esparruan finantza-laguntza jaso ahal izateko. Plan hori Kontseilu Europarrak berretsi du, 2021eko uztailaren 13ko Betearazpen Erabakiaren bidez.
Era berean, Planak 10 politika eragile eta 30 osagai biltzen ditu, hainbat jarduketa ardatzetan antolatuta, eta haietan ministerioetako departamentu desberdinek esku hartzen dute, bakoitzaren eskumenen arabera.
21. osagaiaren barnean, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak, Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lurralde arteko lankidetza programa bat onetsi du autonomia erkidegoekin batera, 1. inbertsio neurria hain zuzen ere, "Titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa, urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez" izenekoa.
Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez, onetsi zen Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programara bideratutako kredituen lurralde banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan, 200.790.000,00 euroko zenbatekoarekin. Erabaki hori Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen.
Era berean, 2021eko abenduaren 23ko Ebazpen horren bidez, autonomia erkidego bakoitzari dagokion zenbatekoa ezartzen da. Nafarroari 11.971.158,00 euro esleitu zaizkio 2021-2024 epealdian programa horren jarduketak gauza ditzan, Haur Hezkuntzako lehen zikloan titulartasun publikoko 1.173 ikaspostu berri sortzeko.
Horretarako, besteak beste, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 26an eman 257E/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi bat, 5.964.546,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, egin ditzaten 2023-2024 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak. Honako hau jasota dago dirulaguntza horren deialdiaren oinarrietan, hirugarren eta bederatzigarren puntuetan, hain zuzen: "Obrek amaituta egon behar dute 2024ko uztailaren 1erako (egun hori barne). Dagokion gastua 2024ko urriaren 18rako (egun hori barne) justifikatu beharko da". Izan ere, asmoa zen Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko ebazpena betetzea, zeinaren bidez argitara eman baitzen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakia. Haren bidez onetsi zen Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programara bideratutako kredituen lurralde banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan, bertan honako hau adierazten baitzen: "Aurreikusten da 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 15era bitarte izatea titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa gauzatzeko epea, 2023. urteko aurrekontuari dagokionez".
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2023ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2023ko abenduaren 13ko Erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programara bideratutako kredituen lurralde banaketaren proposamena, 2023. urteko aurrekontu ekitaldian, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne). Honako hau jasotzen da bederatzigarren puntuan:
"Onestea Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakiaren aldaketa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), eranskineko zenbait apartatutan egin dena: aplikatu beharreko araudia, gauzatzeko epeak, jarduketak, justifikazioa eta programaren egiaztapena. Hona hemen idazketa berria:
8. apartatuan (Gauzatzeko epeak), honako hauek ezartzen dira, lehenengo, bigarren eta hirugarren paragrafoen ordez:
2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitarte gauzatuko da titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa, 2023. urteko aurrekontuari dagokionez."
Nafarroako Gobernuak, 2024ko urriaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko baimena ematea banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntza deialdi hau tramitatzeko, 1.740.000,00 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak urriaren 30ean emandako 223E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, banakako ebaluazioaren araubidean 1.740.000,00 euroko dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 791267.
Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2026ko otsailaren 27ko Erabakiaren bidez, aldatu egiten da Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programarako kredituen lurralde-banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) baitan. Hala, titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostuak sortuko dira –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez–. Erabaki haren bidez, programa gauzatzeko epea luzatzen da 2026ko maiatzaren 31ra arte eta jarduketa guztik justifikatzeko epea 2026ko ekainaren 30era arte.
223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian ezarritako epea amaitu eta luzatu denez, eta laguntza jasoko zuten udal batzuek uko egin diotenez edo atzera egin dutenez, kreditu egokia eta nahikoa dago dirulaguntza bat emateko. Hala, titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostuak sortzen jarraitzeko asmoz, 591.563,86 euroko dirulaguntza deialdi bat dago aurreikusia, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, 2025-2026 epealdian Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu publiko berriak sortzeko obrak egiteko.
Gastua 2026ko gastu-aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da: 410001 41800 7609 325153 (E-21/000472), SEM Obrak udal jabetzako 0-3 ikastetxeetan.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak dirulaguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du, non, besteak beste, eskatzen baita deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzea.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 17.1 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntzak tramitatzeko prozedura arrunta norgehiagokakoa izanen da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazioa egiteko baimena ematen duenean.
Toki entitateek errazago eskuratzen ahal izan ditzaten aurreikusitako laguntzak, beharrezkoa da dirulaguntza onesten duen eta hura emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituen ebazpena ematea.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Norgehiagokako araubideko dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea, 591.563,86 euroko zenbatekoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzendua, 2025-2026 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako. Ebazpen honen eranskinean daude oinarri arautzaileak.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.
3. 591.563,86 euroko gastua baimentzea, honela:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
410001-41800-7609-325153 [PEP: E-21/000472-01]: SEM Obrak udal jabetzako 0-3 ikastetxeetan. | 591.563,86 euro |
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honen, deialdi honen eta deialdiaren oinarri arautzaileen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).
Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO TOKI ENTITATEEI ZUZENDUTAKO 591.563,86 EUROKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA, 2025-2026 EPEALDIAN HAUR ESKOLA PUBLIKOETAN HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO IKASPOSTU BERRIAK SORTZEKO OBRETARAKO. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea.
1. Ebazpen honetan zehazten diren dirulaguntzak jarraian azaltzen diren obrak finantzatzeko erabiliko dira, baldin eta haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostuen gehikuntza ekartzen badute edo ekarri badute, 2024ko urtarrilaren 1etik, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuak ezarritako baldintzen arabera:
–Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe publiko berriak eraikitzeko obrak, haur eskola publiko berriak sortzeko helburua dutenak;
–Unitateak edo ikaspostuak gehitzeko obrak lehendik zeuden haur eskoletan, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren arabera sortutakoetan.
2. Ebazpen honen babesean emandako dirulaguntzak Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari dagozkio, eta 21. osagaiaren barnean sartzen dira: "Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne". Haien helburu nagusia da Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzea, titulartasun publikoko ikaspostuak sortuta, eta, helburu espezifiko gisa, haurrek ikaspostu bat izateko eskubidea zabaltzea, lehentasuna emanda pobreziako edo gizarte bazterketako arrisku handieneko eremuei, landa eremuetara hedatzeari eta ekonomia, gizarte, lurralde eta kultura arloetatik datozen desberdintasunek ikasleengan eragiten dituzten ondorioak konpentsatzeari.
3. Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzak ez dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107. eta 108. artikuluetan aipatzen diren estatuen laguntzen gisakoak. Izan ere, laguntza haiek emateak ez du ez lehia faltsutzen ezta faltsutzeko arriskurik ekartzen ere, ez baitu enpresa edo produkzio jakin batzuen alde egiten, eta ez die eragiten estatu kideen arteko merkataritza trukeei, irabazi asmorik gabeko hezkuntza zerbitzua ematen duten administrazio publikoak direlako dirulaguntzen onuradunak, eta banakako ebaluazio sistemaren bidez emanen direlako.
4. Deialdi honen bidez dirulaguntzak emanen dira 591.563,86 euroko gehienekora arte, nahiz eta zenbateko hori handitzen ahalko den partidan aurrekontu handiagoa txertatzen bada.
2. Entitate onuradunak eta betebeharrak.
1. Dirulaguntzen araubide honetan toki entitateak sartzen ahalko dira, eranskin honetako lehenengo oinarrian aipatzen diren obrak egiten diren ikastetxeen titularrak badira.
2. Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako egoeraren batean dauden entitateak.
3. Gastu diruz lagungarria.
1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko da deialdi honetan araututako datetan egin den eta, argi eta garbi, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu publiko berriak sortzeko proiektua gauzatzera bideratu den gastua.
2. Gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:
–Esku-hartzearekin zuzenean lotutako elementuen edo lanen kostua;
–Proiektua eta obren zuzendaritza gauzatzeko aholkularitza teknikoaren ordainsariak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira;
–Sortutako unitate berrietarako ekipamendu gastuak.
3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
–Balio erantsiaren gaineko zerga;
–Instalazioen ohiko konponketekin edo mantentze-lanekin lotutako gastuak;
–Behin-behineko elementuen instalazioa.
4. Nolanahi ere, obrek 2026ko maiatzaren 11rako (egun hori barne) bukatuta egon beharko dute.
4. Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa.
1. Titulartasun publikoko haur eskoletan 2025-2026 epealdian sortutako ikaspostu bakoitzagatik 8.000 eta 10.000 euro arteko dirulaguntza emanen da, irizpide hauen arabera:
–Haur eskola batean sortutako ikaspostu berri bakoitzeko, landa eremuan kokatuta badago eta, gainera, eremu horrek sozioekonomiaren edo lurraldearen aldetik baldintza ahulak baditu: 10.000 euro;
–Haur eskola batean sortutako ikaspostu berri bakoitzeko, landa eremuan edota sozioekonomiaren edo lurraldearen aldetik baldintza ahulak dituen eremu batean kokatuta badago: 9.000 euro;
–Haur eskola batean sortutako ikaspostu berri bakoitzeko, ez badago kokatuta ez landa eremuan ez sozioekonomiaren edo lurraldearen aldetik baldintza ahulak dituen eremu batean: 8.000 euro.
Ondorio horietarako:
–Landa eremuaren definizioa Eurostatek ezarritakoa da, alegia, landa eremuko udalerritzat joko dira 100 biztanle/km² baino gutxiagoko biztanleria dentsitatea dutenak deialdia argitaratzen den datan, IX. eranskinean jasotako datuen arabera. Horiek Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) argitaratutako datuak dira.
–Baldintza sozioekonomiko ahuleko eremutzat joko dira Nafarroa osorako ezarritakoa baino pobrezia tasa handiagoa duten udalerriak eta, dirulaguntzak emateko, kontuan hartuko dira deialdia argitaratzen den datako datuak, IX. eranskinean jasota daudenak. Horiek Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) argitaratutako datuak dira.
–Lurraldearen aldetik baldintza ahuleko eremutzat joko dira despopulazio arriskua duten udalerriak, alegia, Europar Batasunak ezarritako ratioaren arabera, 12,5 biztanle/km² baino gutxiagoko biztanleria dentsitatea dutenak deialdia argitaratzen den datan, IX. eranskinean jasotako datuen arabera. Horiek Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) argitaratutako datuak dira.
Sortutako ikaspostu bakoitzeko ordaindu eta justifikatzen den gastu diruz lagungarria gutxiago bada gehieneko zenbateko hori baino, diferentziaren hein berean murriztuko da dirulaguntza.
2. Aurrekontuko diru-kontsignazioa izanen da dirulaguntzetarako muga.
5. Eskaerak noiz eta non aurkeztu.
1. Eskaerak aurkezteko epea zazpi egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Toki entitateetako legezko ordezkariek aurkeztu behar dituzte eskaerak, telematikoki, deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen berariazko inprimakiaren bidez, http://www.nafarroa.eus helbidean.
6. Aurkeztu beharreko agiriak.
1. Entitate eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Eskaera, Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko dagokion fitxaren bidez betea. https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/subvencion-a-entidades-locales-para-la-realizacion-de-obras-encaminadas-a-la-creacion-de-nuevas-plazas-de-primer-ciclo-de-educacion-infantil-en-escuelas-infantiles-publicas-durante-el-periodo-2025-2026.
Tramitazio elektronikoa nahitaezkoa da prozeduraren fase guztietan.
Ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluekin.
b) Eskatutako dirulaguntzaren xede diren obren proiektu teknikoaren, memoria baloratuaren edo aurrekontuaren ale bat, honako hauek zehaztuta: aurrekontua partidaka eta, jarduketarako beharrezko denean, teknikarien ordainsarien aurrekontua; eta baita balio erantsiaren gaineko zergari (BEZ) dagokion zenbatekoa eta obrak amaitzeko data ere.
c) Obra gauzatzeko eta oinarri hauek betetzeko konpromisoari buruzko udal erabakia.
Erabakian adieraziko da ezen ikaspostu berriak sortzeko azpiegiturak sortu edo egokitzeari buruz aurrerantzean eginen diren jarduketek bete beharko dituztela Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuak ezartzen dituen baldintzak.
d) Udal idazkaritzaren ziurtagiria, honako hauek jasoko dituena:
–Onuraduna gertatuz gero, toki entitatearen aurrekontuetan diru-zuzkidura nahikoa izanen duela dirulaguntzaren xede den obraren kostu osoari aurre egiteko. Kreditu nahikorik ez badu, dirulaguntzari uko egiten diola jakinarazi beharko dio Hezkuntza Departamentuari, dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean;
–Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeak kokatuko diren lurren jabetzaren egiaztagiria edo eraikinen jabetzaren egiaztagiria;
–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzearen egiaztagiria, eta egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa ere, eta ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean onuradun izateko ezartzen diren debekuetako bakar bat ere.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, deialdiaren fitxan eskuratzen ahalko den ereduaren araberakoa (I. eranskina), honako hauek jasoko dituena:
–Betetzen dituela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean 13. artikuluan ezarritako baldintzak;
–Eskatutako edo jasotako laguntzen jatorria eta zenbatekoa, Estatuko zein nazioarteko edozein administrazio publikorenak, bestelako entitate publiko edo pribatuenak edo partikularrenak izan;
–Inbertsio proiektua, zeinetarako eskatzen baita dirulaguntza, 2026ko maiatzaren 11rako bukatua izanen dela;
–Zenbat unitate eta ikaspostu sortzeko konpromisoa hartzen duten, adinaren arabera xehatuta.
f) Entitate eskatzaileak bere eskaeraren alde aurkeztu nahi duen eta deialdiaren xedearekin zerikusia duen beste edozein agiri.
2. Aurrekoez gain, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako laguntzak direnez gero, entitate eskatzaileak hauek aurkeztu behar ditu:
a) II. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzearekin loturiko komunikazio betebeharrak betetzeari buruz.
b) III. eranskina: Konpromiso adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari buruz.
c) IV. eranskina: Berariazko sarbide-baimena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren agintarientzat.
d) V. eranskina: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzearekin loturiko adierazpena, datuak lagatzeari eta tratatzeari buruz.
e) VI. eranskina: Interes gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA).
3. Eskaerak ez baditu betetzen adierazitako baldintzak, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio bost egun balioduneko gehieneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.
7. Deialdiaren 6. oinarria betetzen duten eskaerak baloratzeko irizpideak.
Deialdia lehentasun-ordena honi jarraituz ebatziko da:
–Lehenik eta behin, haur eskola sortzea halakorik ez duten udalerrietan.
–Bigarrenik, haur eskola sortzea halakorik duten baina bertako eskaria dela-eta beste bat behar duten udalerrietan.
–Hirugarrenik, sortuta dauden haur eskoletan ikaspostuak gehitzea.
Aurrekontu-kreditu nahikorik ez badago 1. lehentasun-ordenako onuradun guztiei laguntzeko, kreditua ikaspostu kopuruaren arabera banatuko da, eta 4. oinarriko proportzioa errespetatzen duen zenbatekoa esleituko zaio bakoitzari. Modu berean jardungo da lehenengo mailako eskaerei lagundu ondoren erabilgarri geratzen den kreditua ez bada nahikoa 2. lehentasun-ordenako onuradun guztiei laguntzeko, edo 1. eta 2. mailako eskaerei lagundu ondoren erabilgarri geratzen den kreditua ez bada nahikoa 3. lehentasun-ordenako onuradun guztiei laguntzeko.
8. Ebaluazio batzordea.
Aurkeztutako eskaerak ebaluatuko dituen batzordea osatuko dute Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariak –batzordeburu gisa–, Obren Ataleko buruak eta Obren Ataleko teknikari batek, Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Ataleko buruak.
9. Deialdiaren ebazpena.
Deialdia norgehiagokako araubidearen bidez ebatziko da, 7. oinarriko baremoak erabiliz lortutako puntuazioaren arabera, aurrekontuko dirua agortu arte.
Dirulaguntzak emateko eta eskaerak ezesteko ebazpena Azpiegiturako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emanen du, aurrez ebaluazio batzordeak proposaturik, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hogeita hamar eguneko epean. Emandako dirulaguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitaratuko dira (www.nafarroa.es/eu/), adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.
10. Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa.
1. Deialdi honetan adierazitako jarduketak gauzatzeko dirulaguntzak ematera bideratutako kalkulatzen den zenbatekoa 591.563,86 euro izanen da, eta 2026ko gastu-aurrekontuko 410001 41800 7609 325153 (SEM Obrak udal jabetzako 0-3 ikastetxeetan) partidaren kargura finantzatuko da.
2. Dirulaguntzaren ordainketa egin dadin agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Gauzatutako esku-hartzearen fakturak, adierazita balio erantsiaren gaineko zergari (BEZ) dagokion zenbatekoa, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren egiaztagiria eta data.
b) Udalaren idazkaritzaren ziurtagiria, adierazten duena:
–Obrak funts propioekin edo jasotako dirulaguntzekin edo bestelako baliabideekin finantzatu diren, funtsen zenbatekoak, jatorria eta erabilera adierazita;
–Dirulaguntzei buruzko apirilaren 13ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezartzen diren legezko aginduak bete direla;
–Obrak bukatu direla, edo, hala ez bada, dirulaguntzaren xedeko zati aurreikusia bukatu dela. Halaber, haren ordez, obraren harrera-akta eransten ahalko da, zuzendaritza fakultatiboak –baldin badago–, jabeak (udalak) eta enpresa adjudikaziodunak sinatua.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, deialdiaren fitxan eskuratzen ahal den eredu ofizialaren araberakoa (VII. eranskina), honako hauei buruz:
–Entitate onuradunak azpikontrataziorik egin duen ala ez, eta bete dela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa;
–Bete dela gardentasun betebeharra, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez, eta bertan jasoko da Interneteko zer helbidetan argitaratu den emandako dirulaguntzari dagokion dokumentazioa;
–Bete direla publizitate betebeharrak, eranskin honetako hamaikagarren oinarriko 3.e) apartatuan ezarritako moduan.
d) Obraren bukaerako oinplanoaren planoa, eremuen azalerak eta ikasgela bakoitzari esleitutako unitateak eta adin tarteak adierazita.
e) Teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiria, jasotzen duena ikastetxeak betetzen dituela indarreko araudian ezarritako baldintza higienikoak, akustikoak, bizigarritasunekoak eta segurtasunekoak, eta baita irisgarritasunari buruzko araudia ere.
f) Ikastetxean 1,50 m-ko altueratik behera paratu diren beira eta ispiluak segurtasunekoak direla frogatzen duten agiriak.
g) Altzarien eta ekipamenduaren gaineko frogagiriak. Horretarako, ikastetxeko oinarrizko ekipamenduaren zerrenda aurkeztuko da, hauek zehaztuta: fitxa teknikoa, elementuaren deskribapena, unitate kopurua, CE marka... Edo, bestela, teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiria, esaten duena ikastetxeko altzariak eta ekipamendua egokiak eta 0 eta 3 urte bitarteko haurren ezaugarrietarako aproposak direla, eta erabilera segurua bermatzeko moduan paratu direla.
3. Aurrekoez gain, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako laguntzak direnez gero, entitate eskatzaileak hauek aurkeztu behar ditu:
a) X. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena, ingurumenaren gaineko helburuak betetzeari buruz.
b) XI. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena, iruzurra prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoak betetzeari buruz.
c) XII. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena, dokumentazioa gordetzeari buruz.
d) XIII. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena, azken hartzailea identifikatzeko mekanismoa betetzeari buruz.
4. Obrek amaituta egon behar dute 2026ko maiatzaren 11rako (egun hori barne). Dagokion gastua 2026ko maiatzaren 15erako (egun hori barne) justifikatu beharko da.
11. Entitate onuradunen betebeharrak.
1. Laguntza jasotzen duen toki entitateak deialdi honetan ezarritako xederako erabili beharko du dirulaguntza, eta obraren aurreikusitako zatia egin eta gastua justifikatuko du ezarritako epeetan; halaber, aipatu xederako mantendu beharko du azpiegitura, haren bizitza baliagarriak iraun bitartean.
2. Emandako kopuruak kobratzeko, nahitaezko baldintza izanen da obrak bukatuta egotea eta frogagiriak aurkeztea.
3. Entitate onuradunak betebehar hauek izanen ditu:
a) Frogagiriak, datu estatistikoak eta finantzaketarekin zerikusia duten gainerako agiriak zaindu eta gordetzea, bai eta erregistroak eta formatu elektronikoko agiriak ere, finantza eragiketaren saldoa ordaintzen denetik bost urtean, edo hiru urtean dirulaguntzaren zenbatekoa 60.000 eurotik beherakoa bada. Horrela, epe horretan horiei buruz eskatzen zaien edozein erregistro edo dokumentu entregatzeko konpromisoa hartzen dute onuradunek.
Erregistroak eta agiriak jatorrizko dokumentu gisa gordeko dira, edo jatorrizkoen kopia konpultsatu gisa, edo normalean onartzen diren datu-euskarrietan, horien artean jatorrizko dokumentuen bertsio elektronikoak edo bertsio elektronikoan soilik dauden dokumentuak. Bertsio elektronikoak daudenean, ez dira jatorrizko dokumentuak beharko, baldin eta dokumentu horiek jatorrizkoen baliokidetzat eta auditoretzaren ondorioetarako fidagarritzat jo ahal izateko aplikagarriak diren legezko baldintzak betetzen badituzte.
b) Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionatuak aplikatzea bere kudeaketa eremuan, bai eta iruzur-susmoak organo kudeatzaileari jakinarazteko betebeharra bere gain hartzea ere. Horrela, edozein pertsonak iruzurra edo irregulartasuna izaten ahal diren gertaeren berri badu, betiere deialdi honen esparruan Europar Batasunetik datozen funtsen kargura guztiz edo partzialki finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez, gertaera horien berri ematen ahalko dio Estatuko Administrazio Orokorraren Kontu-hartzailetza Nagusiko Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalari, horretarako gaitutako kanalaren bidezko baliabide elektronikoak erabiliz.
d) Beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak ematea Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatzen dituztela bermatu dadin, bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Erregelamenduaren 22.2. artikuluko e) letran eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren (EB, Euratom) 129. artikuluan ezarritakoarekin.
e) Interes gatazkarik ez duela bermatzea, bat etorriz irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduarekin (horren bidez eratzen da Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa sistema) eta Nafarroako Gobernuaren 2021eko urriaren 13ko Erabakiarekin (horren bidez onartzen dira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako proiektuen kudeaketa eta jarraipen arauak).
f) Bermatzea, proiektuen diseinu eta exekuzio fase guztietan eta banaka jarduketa bakoitzerako, erabat betetzen dela "kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" (do no significant harm –DNSH– printzipioa) eta, hala behar denean, etiketatze klimatiko eta digitala, bat etorriz Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta horiek garatzeko araudian ezarritakoarekin. Horretarako, entitate onuradunek aurreikusiko dituzte, alde batetik, "kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa" (do no significant harm printzipioa, DNSH) betetzen dela egiaztatzeko tresnak, eta, bestetik, printzipio hori ezartzen dela bermatzeko neurri zuzentzaileak, eta horren berri jasota utziko dute dirulaguntzaren justifikazio memorian.
g) Dirulaguntzaren xedeko jarduketa dela-eta egiten den komunikazio ekintza orotan, berariazko aipamen hau sartzea: "Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako programa"; baita "Europar Batasunak aipatu Mekanismoaren esparruan finantzatutako programa" delako berariazko aipamena eta Europar Batasunaren ikurra ere eta, orobat, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoa, han ezartzen baita entitate onuradunek jasotako funtsen jatorria ikusarazi beharko dutela. Horrenbestez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko garatzen diren proiektu eta azpiproiektu guztietan zuzen eta nabarmenduta erakutsi behar da EBren ikurra, "Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatua" dela dioen adierazpenarekin batera, tokiko hizkuntza guztietara itzulita, hala dagokionean. Esteka honetan eskuratzen ahal dira: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

12. Bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira inbertsio proiektu berak gauzatzeko Europar Batasunaren beste funts batzuk jasotzearekin.
2. Entitate onuradunak organo kudeatzaileari jakinarazi beharko dio beste dirulaguntza edo laguntzarik lortzen badu inbertsio bererako, nazioko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo entitate publikotatik, betiere kostu beraren gainean finantzaketa bikoitzik izan gabe. Dirulaguntza guztien batura ezin da izan inbertsioaren kostu guztiaren %100 baino gehiago.
13. Jarraipena eta ebaluazioa.
1. Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko teknikariek bidezkotzat jotzen dituzten ikuskapen guztiak egin ditzakete hala obra horiek egiten ari direnean nola bukatu ondoren. Dirulaguntzen onuradun diren toki entitateak beharturik daude obretan sartzen uztera eta obrei buruz eskatzen zaizkien agiriak ematera, barne daudela komunikazio eta publizitate jarduerak.
14. Datuen babesa.
1. Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; eta gainerako garapen arauak, hari aurka egiten ez dioten heinean.
2. Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan xedatutakoa betetzeko, administrazioak eta erregelamendu horren 22. artikuluan aipatzen diren organo guztiek zilegi dute Benetako Titulartasunen Erregistroan jasotako informazioa eskuratzea, bai eta administrazioaren beste datu base batzuetakoa ere, benetako titularren datuei buruzko datuak jasotzearren. Zilegi izanen dute, orobat, informazioa trukatzea sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta Espainiako araudian jasotako aurreikuspenen arabera. Horretarako, entitate onuradunek datuak lagatzeko eta tratatzeko baimena emanen dute, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.
15. Kontratazioa.
1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen badu diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo zati bat, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako laguntzak direnez gero, honako hauek egin beharko ditu:
a) Kudeaketa plan bat aurkeztu, dirulaguntzaren helburuak erdiestera bideratutako jarduketa guztiak bilduko dituena;
b) Datuak eman funtsen azken jasotzaileari buruz, ez baldin bada bera, eta kontratistei eta azpikontratistei buruz, funtsen azken jasotzailea botere adjudikatzailea bada, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera;
c) Behar diren mekanismoak aurreikusi, kontratistek eta azpikontratistek «ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa» bete dezaten.
d) Aurkeztu eranskin honen seigarren oinarriko 2 e) puntuan aipatzen diren agiriak, azken jasotzaileak beteak.
16. Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezartzen dena ez betetzea.
1. Datuen faltsukeria frogatuak, datuak ezkutatzeak edo dirulaguntzaren helburua aldatzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 43. artikuluan ezarri diren zehapenak ekar ditzake. Formazko alderdiak bete ezean, baliteke dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izatea.
2. Formazko alderdiak ez betetzeak ekar dezake dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izatea. Funtsezko alderdiak ez betetzeak, berriz, ekar dezake dirulaguntza osorik itzuli behar izatea, hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenaren arabera.
3. Ordaindutako dirulaguntzak itzultzen direnean, itzuli beharreko zenbatekoa banaketa kontuan zordunduko da.
17. Errekurtsoak.
Deialdi honen eta beronen oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
Aurkeztu beharreko dokumentazioa esteka honetan aurkituko duzu:
IX. ERANSKINA–ADIERAZLEAK, LANDA EREMUAK, EREMU SOZIOEKONOMIKOKI AHULAK ETA LURRALDE ALDETIK BALDINTZA AHULEKO EREMUAK ZEHAZTEKO, BAT ETORRIZ HEZKUNTZAKO AZPIEGITUREN ZERBITZUKO ZUZENDARIAREN ERREFERENTZIEKIN
KODEA | UDALERRIA | BIZTANLERIA (2025) | POBREZIA (2023) | DENTSITATEA | POBREZIA ARRISKUA | DESPOPULAZIO ARRISKUA | PUNTUAZIOA (0:3) |
001 | Abaigar | 15,71 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
002 | Abartzuza | 34,63 | 20,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
003 | Abaurregaina | 5,84 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
004 | Abaurrepea | 2,70 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
005 | Aberin | 19,34 | 19,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
006 | Ablitas | 34,20 | 30,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
007 | Adios | 23,25 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
008 | Aguilar Kodes | 3,98 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
009 | Oibar | 15,81 | 17,7 | 1 | 0 | 0 | 1 |
010 | Altsasu | 287,50 | 19,8 | 0 | 0 | 0 | 0 |
011 | Allin | 20,56 | 18,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
012 | Allo | 28,24 | 26,1 | 1 | 1 | 0 | 2 |
013 | Ameskoabarrena | 15,58 | 17,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
014 | Antzin | 41,82 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
015 | Andosilla | 56,80 | 34,8 | 1 | 1 | 0 | 2 |
016 | Antsoain | 5608,42 | 17,1 | 0 | 0 | 0 | 0 |
017 | Anue | 8,13 | 14,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
018 | Añorbe | 25,77 | 19,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
019 | Agoitz | 233,56 | 25,0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
020 | Araitz | 12,98 | 17,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
021 | Aranaratxe | 13,73 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
022 | Arantza | 20,76 | 17,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
023 | Aranguren | 325,93 | 9,9 | 0 | 0 | 0 | 0 |
024 | Arano | 8,12 | 16,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
025 | Arakil | 18,89 | 13,7 | 1 | 0 | 0 | 1 |
026 | Aras | 8,39 | 28,4 | 1 | 1 | 1 | 3 |
027 | Arbizu | 77,34 | 13,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
028 | Artzibar | 2,02 | 23,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
029 | Los Arcos | 20,51 | 30,5 | 1 | 1 | 0 | 2 |
030 | Arellano | 9,76 | 19,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
031 | Areso | 21,67 | 16,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
032 | Arguedas | 34,79 | 27,7 | 1 | 1 | 0 | 2 |
033 | Aria | 6,22 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
034 | Aribe | 7,91 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
035 | Armañantzas | 3,82 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
036 | Arroitz | 19,26 | 20,7 | 1 | 0 | 0 | 1 |
037 | Arruazu | 21,40 | 16,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
038 | Artaxoa | 26,56 | 18,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
039 | Artazu | 20,83 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
040 | Atetz | 8,45 | 14,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
041 | Aiegi | 268,96 | 17,5 | 0 | 0 | 0 | 0 |
042 | Azagra | 112,65 | 21,7 | 0 | 0 | 0 | 0 |
043 | Azuelo | 2,61 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
044 | Bakaiku | 29,23 | 16,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
045 | Barasoain | 43,07 | 12,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
046 | Barbarin | 5,48 | 19,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
047 | Bargota | 9,33 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
048 | Barillas | 79,33 | 32,2 | 1 | 1 | 0 | 2 |
049 | Basaburua | 9,95 | 15,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
050 | Baztan | 20,80 | 19,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
051 | Beire | 12,32 | 27,0 | 1 | 1 | 1 | 3 |
052 | Beraskoain | 20,33 | 12,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
053 | Berbintzana | 50,92 | 26,1 | 1 | 1 | 0 | 2 |
054 | Bertizarana | 17,50 | 17,2 | 1 | 0 | 0 | 1 |
055 | Betelu | 54,93 | 18,9 | 1 | 0 | 0 | 1 |
056 | Biurrun-Olkotz | 13,67 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
057 | Buñuel | 64,10 | 28,2 | 1 | 1 | 0 | 2 |
058 | Auritz | 12,24 | 18,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
059 | Burgi | 2,94 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
060 | Burlata | 9649,55 | 19,9 | 0 | 0 | 0 | 0 |
061 | El Busto | 7,57 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
062 | Cabanillas | 38,26 | 24,1 | 1 | 1 | 0 | 2 |
063 | Cabredo | 6,08 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
064 | Cadreita | 79,89 | 32,5 | 1 | 1 | 0 | 2 |
065 | Caparroso | 36,10 | 25,2 | 1 | 1 | 0 | 2 |
066 | Cárcar | 28,83 | 36,5 | 1 | 1 | 0 | 2 |
067 | Zarrakaztelu | 24,78 | 27,2 | 1 | 1 | 0 | 2 |
068 | Cascante | 66,89 | 33,1 | 1 | 1 | 0 | 2 |
069 | Kaseda | 10,70 | 15,9 | 1 | 0 | 1 | 2 |
070 | Castejón | 258,21 | 39,9 | 0 | 1 | 0 | 1 |
071 | Gazteluberri | 0,52 | 19,6 | 1 | 0 | 1 | 2 |
072 | Cintruénigo | 229,33 | 30,8 | 0 | 1 | 0 | 1 |
073 | Ziordia | 25,28 | 19,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
074 | Zirauki | 11,45 | 18,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
075 | Ziritza | 45,41 | 12,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
076 | Zizur | 84,88 | 10,2 | 1 | 0 | 0 | 1 |
077 | Corella | 107,69 | 36,2 | 0 | 1 | 0 | 1 |
078 | Cortes | 86,21 | 24,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
079 | Desoio | 4,89 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
080 | Deikaztelu | 16,85 | 19,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
081 | Donamaria | 18,70 | 20,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
082 | Etxalar | 17,09 | 19,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
083 | Etxarri | 35,45 | 12,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
084 | Etxarri Aranatz | 77,30 | 14,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
085 | Etxauri | 49,56 | 16,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
086 | Eguesibar | 415,78 | 14,9 | 0 | 0 | 0 | 0 |
087 | Elgorriaga | 53,85 | 20,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
088 | Noain | 175,25 | 17,3 | 0 | 0 | 0 | 0 |
089 | Eneritz | 34,89 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
090 | Eratsun | 5,90 | 20,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
091 | Ergoiena | 9,33 | 16,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
092 | Erroibar | 5,64 | 16,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
093 | Ezkaroze | 10,14 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
094 | Eslaba | 5,03 | 18,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
095 | Espartza Zaraitzu | 2,79 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
096 | Esprontzeda | 11,59 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
097 | Lizarra | 932,21 | 28,3 | 0 | 1 | 0 | 1 |
098 | Esteribar | 20,35 | 9,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
099 | Etaiu | 5,45 | 19,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
100 | Eulate | 26,73 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
101 | Ezkabarte | 55,94 | 13,9 | 1 | 0 | 0 | 1 |
102 | Ezkurra | 5,25 | 20,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
103 | Ezporogi | 1,03 | 18,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
104 | Faltzes | 20,72 | 29,8 | 1 | 1 | 0 | 2 |
105 | Fitero | 54,77 | 41,9 | 1 | 1 | 0 | 2 |
106 | Fontellas | 47,59 | 17,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
107 | Funes | 48,98 | 32,1 | 1 | 1 | 0 | 2 |
108 | Fustiñana | 36,17 | 18,7 | 1 | 0 | 0 | 1 |
109 | Galar | 53,99 | 9,1 | 1 | 0 | 0 | 1 |
110 | Galipentzu | 1,78 | 18,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
111 | Galoze | 2,19 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
112 | Garaioa | 4,29 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
113 | Garde | 3,04 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
114 | Garinoain | 51,36 | 14,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
115 | Garralda | 8,63 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
116 | Genevilla | 8,16 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
117 | Goizueta | 7,46 | 15,1 | 1 | 0 | 1 | 2 |
118 | Goñi | 3,93 | 11,6 | 1 | 0 | 1 | 2 |
119 | Gorza | 1,42 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
120 | Gesalatz | 6,02 | 18,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
121 | Girgillao | 3,09 | 18,4 | 1 | 0 | 1 | 2 |
122 | Uharte | 2078,95 | 14,3 | 0 | 0 | 0 | 0 |
123 | Uharte Arakil | 20,37 | 21,1 | 1 | 0 | 0 | 1 |
124 | Ibargoiti | 5,16 | 12,0 | 1 | 0 | 1 | 2 |
125 | Iguzkitza | 17,06 | 19,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
126 | Imotz | 10,33 | 14,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
127 | Irañeta | 20,48 | 16,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
128 | Izaba | 2,61 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
129 | Ituren | 36,13 | 11,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
130 | Iturmendi | 43,33 | 16,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
131 | Itza | 27,95 | 10,2 | 1 | 0 | 0 | 1 |
132 | Itzagaondoa | 2,58 | 12,0 | 1 | 0 | 1 | 2 |
133 | Itzaltzu | 4,93 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
134 | Jaurrieta | 5,79 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
135 | Xabier | 2,22 | 18,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
136 | Txulapain | 17,88 | 12,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
137 | Beintza-Labaien | 8,18 | 20,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
138 | Lakuntza | 121,45 | 14,1 | 0 | 0 | 0 | 0 |
139 | Lana | 3,00 | 22,3 | 1 | 1 | 1 | 3 |
140 | Lantz | 8,82 | 14,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
141 | Lapoblación | 6,89 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
142 | Larraga | 27,98 | 28,9 | 1 | 1 | 0 | 2 |
143 | Larragoa | 9,62 | 22,3 | 1 | 1 | 1 | 3 |
144 | Larraun | 8,56 | 15,4 | 1 | 0 | 1 | 2 |
145 | Elizagorria | 10,30 | 28,4 | 1 | 1 | 1 | 3 |
146 | Leatxe | 2,43 | 18,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
147 | Legarda | 17,02 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
148 | Legaria | 22,80 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
149 | Leitza | 51,89 | 16,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
150 | Leotz | 2,10 | 12,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
151 | Lerga | 2,16 | 18,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
152 | Lerin | 18,54 | 28,0 | 1 | 1 | 0 | 2 |
153 | Lesaka | 49,18 | 13,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
154 | Lezaun | 12,85 | 18,2 | 1 | 0 | 0 | 1 |
155 | Ledea | 18,53 | 18,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
156 | Lizoainibar-Arriasgoiti | 4,40 | 12,0 | 1 | 0 | 1 | 2 |
157 | Lodosa | 107,90 | 31,6 | 0 | 1 | 0 | 1 |
158 | Longida | 3,42 | 23,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
159 | Irunberri | 23,64 | 17,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
160 | Lukin | 15,34 | 19,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
161 | Mañeru | 35,19 | 18,2 | 1 | 0 | 0 | 1 |
162 | Marañón | 7,25 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
163 | Martzilla | 135,21 | 23,7 | 0 | 1 | 0 | 1 |
164 | Mélida | 28,35 | 28,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
165 | Mendabia | 46,04 | 28,8 | 1 | 1 | 0 | 2 |
166 | Mendaza | 8,75 | 22,3 | 1 | 1 | 1 | 3 |
167 | Mendigorria | 32,44 | 22,7 | 1 | 1 | 0 | 2 |
168 | Metauten | 11,85 | 22,3 | 1 | 1 | 1 | 3 |
169 | Milagro | 130,81 | 31,5 | 0 | 1 | 0 | 1 |
170 | Mirafuentes | 20,00 | 29,5 | 1 | 1 | 0 | 2 |
171 | Miranda Arga | 15,01 | 28,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
172 | Elo | 22,76 | 9,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
173 | Monteagudo | 99,27 | 34,1 | 1 | 1 | 0 | 2 |
174 | Morentin | 12,25 | 19,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
175 | Mues | 5,97 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
176 | Murchante | 316,94 | 29,8 | 0 | 1 | 0 | 1 |
177 | Murieta | 82,50 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
178 | Murillo el Cuende | 11,77 | 26,4 | 1 | 1 | 1 | 3 |
179 | Murillo el Fruto | 20,39 | 35,4 | 1 | 1 | 0 | 2 |
180 | Muruzabal | 44,44 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
181 | Nabaskoze | 1,22 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
182 | Nazar | 6,25 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
183 | Obanos | 46,75 | 14,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
184 | Oko | 18,82 | 22,3 | 1 | 1 | 0 | 2 |
185 | Otsagabia | 4,29 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
186 | Odieta | 15,25 | 14,7 | 1 | 0 | 0 | 1 |
187 | Oiz | 16,13 | 20,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
188 | Olaibar | 25,48 | 11,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
189 | Olazti | 73,57 | 21,6 | 1 | 0 | 0 | 1 |
190 | Olexoa | 11,14 | 19,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
191 | Erriberri | 48,70 | 19,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
192 | Oloritz | 5,22 | 12,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
193 | Oltza Zendea | 46,02 | 11,2 | 1 | 0 | 0 | 1 |
194 | Ollaran | 12,24 | 11,6 | 1 | 0 | 1 | 2 |
195 | Orbaizeta | 2,26 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
196 | Orbara | 3,08 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
197 | Orisoain | 10,14 | 12,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
198 | Orontze | 4,59 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
199 | Orotz-Betelu | 6,13 | 23,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
200 | Oteitza | 20,21 | 17,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
201 | Iruña | 8809,92 | 22,3 | 0 | 1 | 0 | 1 |
202 | Azkoien | 68,59 | 20,7 | 1 | 0 | 0 | 1 |
203 | Petilla Aragoi | 1,04 | 18,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
204 | Piedramillera | 4,20 | 22,3 | 1 | 1 | 1 | 3 |
205 | Pitillas | 12,34 | 26,6 | 1 | 1 | 1 | 3 |
206 | Gares | 74,79 | 23,5 | 1 | 1 | 0 | 2 |
207 | Puiu | 18,07 | 12,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
208 | Ribaforada | 125,12 | 25,1 | 0 | 1 | 0 | 1 |
209 | Erromantzatua | 1,97 | 19,6 | 1 | 0 | 1 | 2 |
210 | Erronkari | 5,36 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
211 | Orreaga | 1,66 | 18,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
212 | Zare | 10,79 | 18,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
213 | Saldias | 13,89 | 20,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
214 | Jaitz | 7,69 | 18,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
215 | San Adrián | 309,52 | 26,7 | 0 | 1 | 0 | 1 |
216 | Zangoza | 71,29 | 17,9 | 1 | 0 | 0 | 1 |
217 | San Martin Unx | 7,03 | 27,0 | 1 | 1 | 1 | 3 |
219 | Santsol | 6,84 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
220 | Santakara | 25,31 | 18,9 | 1 | 0 | 0 | 1 |
221 | Doneztebe | 215,35 | 28,3 | 0 | 1 | 0 | 1 |
222 | Sartze | 2,51 | 13,2 | 1 | 0 | 1 | 2 |
223 | Sartaguda | 91,54 | 42,6 | 1 | 1 | 0 | 2 |
224 | Sesma | 17,68 | 37,4 | 1 | 1 | 0 | 2 |
225 | Sorlada | 6,41 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
226 | Sunbilla | 66,50 | 21,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
227 | Tafalla | 110,55 | 19,6 | 0 | 0 | 0 | 0 |
228 | Tebas-Muru Artederreta | 31,80 | 15,9 | 1 | 0 | 0 | 1 |
229 | Tirapu | 8,75 | 18,4 | 1 | 0 | 1 | 2 |
230 | Torralba del Río | 5,48 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
231 | Torres del Río | 8,83 | 29,5 | 1 | 1 | 1 | 3 |
232 | Tutera | 179,75 | 28,0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
233 | Tulebras | 42,11 | 32,2 | 1 | 1 | 0 | 2 |
234 | Ukar | 16,30 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
235 | Uxue | 1,51 | 27,0 | 1 | 1 | 1 | 3 |
236 | Ultzama | 16,53 | 12,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
237 | Untzitibar | 6,89 | 12,0 | 1 | 0 | 1 | 2 |
238 | Untzue | 8,86 | 12,8 | 1 | 0 | 1 | 2 |
239 | Urdazubi | 49,60 | 20,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
240 | Urdiain | 43,11 | 12,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
241 | Urraulgoiti | 0,96 | 19,6 | 1 | 0 | 1 | 2 |
242 | Urraulbeiti | 5,56 | 19,6 | 1 | 0 | 1 | 2 |
243 | Urrotz Hiria | 35,61 | 12,0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
244 | Urrotz | 16,67 | 20,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
245 | Urzainki | 3,74 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
246 | Uterga | 19,24 | 18,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
247 | Uztarroze | 2,39 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
248 | Luzaide | 7,32 | 18,3 | 1 | 0 | 1 | 2 |
249 | Valtierra | 50,02 | 28,6 | 1 | 1 | 0 | 2 |
250 | Bera | 107,82 | 16,9 | 0 | 0 | 0 | 0 |
251 | Viana | 56,73 | 28,8 | 1 | 1 | 0 | 2 |
252 | Bidankoze | 1,89 | 20,7 | 1 | 0 | 1 | 2 |
253 | Bidaurreta | 34,90 | 12,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
254 | Alesbes | 67,86 | 32,9 | 1 | 1 | 0 | 2 |
255 | Villamayor de Monjardín | 8,63 | 19,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
256 | Hiriberri | 4,51 | 15,5 | 1 | 0 | 1 | 2 |
257 | Villatuerta | 53,39 | 20,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
258 | Atarrabia | 9016,36 | 16,2 | 0 | 0 | 0 | 0 |
259 | Igantzi | 34,82 | 14,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
260 | Deierri | 16,55 | 18,5 | 1 | 0 | 0 | 1 |
261 | Esa | 13,24 | 18,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
262 | Zabaltza | 20,21 | 12,4 | 1 | 0 | 0 | 1 |
263 | Zubieta | 16,11 | 20,3 | 1 | 0 | 0 | 1 |
264 | Zugarramurdi | 39,82 | 20,8 | 1 | 0 | 0 | 1 |
265 | Zuñiga | 6,55 | 22,3 | 1 | 1 | 1 | 3 |
901 | Barañain | 13991,43 | 17,9 | 0 | 0 | 0 | 0 |
902 | Berriobeiti | 296,65 | 15,7 | 0 | 0 | 0 | 0 |
903 | Berriozar | 4191,48 | 23,4 | 0 | 1 | 0 | 1 |
904 | Irurtzun | 656,57 | 25,8 | 0 | 1 | 0 | 1 |
905 | Beriain | 788,68 | 17,0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
906 | Orkoien | 731,61 | 16,3 | 0 | 0 | 0 | 0 |
907 | Zizur Nagusia | 3228,63 | 13,0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
908 | Lekunberri | 264,70 | 20,7 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Iragarkiaren kodea: F2605032
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
