77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Joaquín Larregla Musika Eskolaren barne-araudia. Hasierako onespena

Irunberriko Joaquín Larregla Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2026ko martxoaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea barne-araudiaren 2. eta 21. artikuluetan.

Onetsitako araudia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2026ko martxoaren 26an.–Patronatuko burua, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2604760