77. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2026 aurrekontu-aldaketa.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Lekunberrin, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2604756